Imagen de fondo

Aixako lamiak

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Agiro Mendi Taldeak, joan den hilabetean Zestoan antolatu zuen “Mendi Astea”-ren ekintzen barruan, elkarte honen espeleologia sailak, Aixako koban filmatu genuen dokumentala aurkeztu zuen, jubilatuen tabernan, herritarrei ezagutarazteko inguruan duten kobazulo hau.

15 pertsonako taldea osatuz, 6 zestoar eta FUE-ko beste 9-ak, koba honetako bazterrak grabatzen izan ginen. Bi kamaren bidez, filmaren 3 antzezleen ibilaldia grabatu genuen, bat aurretik eta bestea atzetik. Astebete lehenago instalatutako sokak erabiliz, beheko arroilatik zehar, ibilbide zirkular bat osatu genuen. Lur azpiko errekak ur gutxi zeraman eta irudi nahiko garbiak lortu ziren. Goiz txango onuragarria izan zen, lana ondo eta azkar burutzeagatik baita ibilbide polit honekin disfrutatzeagatik.

p

Informazio gehiago nahi ezkero:

http://urolakosta.hitza.info/2014/11/12/aixako-kobako-lamiak-dokumentalarekin-amaituko-da-zestoan-mendi-astea/

Leave a Reply

  • (will not be published)