Imagen de fondo

Akaitz Txiki 2 garapen berria

Posted by & filed under General.

Aralarreko barrunbe ezagun honen garapen berria esploratzen eta topografiatzen izan ginen taldeko 4 kide azken zubi honetan. Lehen, haitzulo bezala katalogatzen bagenuen, orain aurkitutako dimentsio berri honekin, leize bezala definitzera pasatu beharko genuke.

Aspalditik ezagutzen genuen putzu ezkutu baten existentzia. Kolada baten atzean eta katazulo txiki bat gaindituta, barrunbearen garapena handitzen zen, topografia berriaren zain. Nahiz eta putzik ez bota, garapen nabarmenekoa zirudien. Diaklasa altu eta irristakor baten barruan, kateatutako hiru putzu jaitsi ondoren, amaiera puntura iristen gara, urpetuta egon ohi den meandrora. Bigarren putzuaren oinean beste ur gordailu txiki bat ere ikusten da, metro batzuen sakonerarekin.

Galeria berri honek, 120m-tan handitzen du 350m-ko barrunbearen garapena zena eta ia 60m-etan zuen desnibela.

 Akaitz Txiki 2

Leave a Reply

  • (will not be published)