Aixako kobara irteera
Marzo 9th, 2010 by Jon Ziganda
Otsailaren 27an, Ziklogenesis ekaitzarekin batera, argazkiak ateratzera joan ginen elkarteko 8 bat kide Agustin Busselo argazkilariarekin batera Itziarren dagoen Aixako kobazulora. Goiza han eman genuen eta nire kasuan aukera ederra izan nuen Scurion iluminazio sistema berria probatzeko. Txundituta utzi ninduen argiak, harrigarria da benetan zer nolako argiatasuna ematen duen . Beno, goiza ongi pasa genuen eta 10 bat argazki atera genituen.
- No Comments »
- Posted in Salidas
