Basolo

abril 6th, 2010 by Sabino

Aurtengo Aste Santuaren amaieran antolatutako azken txangoa, Felix Ugarteko bordatik Basolora izan genuen.

Badira taldeko bakarren batzuk, sarrera topatu ezinik, bueltatu behar izandakoak, baina kasu honetan ez zen hori gertatu, “GPS garmintxo’ren” laguntzekin primeran eta azkar iritsi bai-ginen.

Aralar erdialdeko karst Jurasikoan dagoen bigarren haitzulo luzeena dugu Basolo, 880 metroekin.

Ez ginen esploratzeko asmoekin joan eta soka bakarra genuenez, lehenengo 28 metroko malda jaitsi, eta gero makurtuta buztinetan behera, gela handiko bertikalen begi ilunean (-120 m-tan) bukatu genuen gure txangoa.

Gela honen jaitsieran argazki ederren bat ateratzeko nahian genbiltzan baina ikusitako panoramak ez zuen inspiratu gure argazkilaria. Sarrerako zonan, han bai gozamen ederra, arratsaldeko eguzki izpi kuxkuxeroak nola sartzen ziren aprobetxatuz.

Basolo

Share

7 Responses to “Basolo”

  1. Felix Ugarte Elkartea Says:

    Joder Sabino, estas que no paras, así así sigue así. Buenos post.

    Saludos, Mikel.

  2. Zigi Says:

    Aupa Xabino!! Jarraitu taldeko kronika horiek idazten, horrela ezin izan dugunak joan eguneratuak eongo gea.

  3. Oier Gorosabel Larrañaga Says:

    Lagunak,
    Poz haundiz deskubridu dot zuen webguniari emon detsazuen bueltia eta juan dan hille bixetan argitaratzen zabizien kronikak. Zorionak.
    Tonua oso politta da gaiñera: historia eta datu teknikuak bikain uztartzen dozue, eta hori oso garrantzitsua da dibulgaziñorako.
    Oier ADES

  4. Oier Gorosabel Larrañaga Says:

    Elkar ikusiko dogu Oñatiko Jardunaldixetan? Hala espero dot.
    http://sites.google.com/site/28espeleojardunaldiak/

  5. Felix Ugarte Elkartea Says:

    Bai, Oier Oñatin elkar ikusiko gera, eskerrik asko idazteagatik. Besarkada haundi bat, Mikel.

  6. Zigi Says:

    Uzkudun tio, haundi h-kin

  7. Felix Ugarte Elkartea Says:

    listo zuzenduta, eskerrik asko maixu.

Leave a Reply