Irteera fotografikoa 28 Euskal Herriko Espeleo Topaketetan

abril 26th, 2010 by Sabino

Aurtengo apirilaren 23tik 25era, Oñatiko Aloña Mendi eta Arrasateko Besaide Espeleologia Taldeak, 28. jardunaldiak antolatu dituzte.

Prestakuntzarako topaketak izan dira gehienbat eta aukeratzeko ekintza desberdinak izan ditugu aurten, hauen artean, argazki tailer berri bat.

Talde desberdinetako hamar bat kide elkartu ginen Arrikrutzeko koban (9 Euskal Herritik eta Rupo, Madriletik), espeleo-argazki munduan dauden azken berriak aztertzeko nahian.

Koba honen sarrera Jaturabeko presa inguruan kokatzen da eta giltzatuta dago orain dela pare bat urte harrapaketak saihesteko.

Nola zabaldu eta eratu argazki hotz batean lurpeko medioa, paisaia, nekezia eta han barruan sentitzen dugun emozioa?

Talde bat osatu beharra dago instrumental egokiekin batera. Artisten agindupeekin batera argi laguntzaileak eta modeloak.

Bi kamara digitalak erabili ziren, eta bi motatako iluminazioak: flashak (manualak eta zelulekin kontrolatutakoak) eta Scurionak. Beharrezko tresnak: tripodeak, objektiboak, ordezko bateriak, memoriak, garbitzeko tramankuluak, instrumentala jasotzeko zorro itxiak …

Argazkiak ateratzeko bide desberdinak lantzeko gai izan ginen, kameraren diafragma, abiadura, konfigurazioa… Iluminazio gaian, Scurion eta flashen arteko diferentziak; batekin nola marraztu paretak eta bestetik non kokatu eta ezkutatu. Konposizioa eta modeloen garrantzia, esperientziak kontrastatuz.

Arratsaldeko bostetarako borobilduta genuen AMET-eko Xanti gidariarekin batera egindako txango lokaztu hau.

Astirik gabe bueltatu ginen AMET-eko bulegora argazkiak ordenagailuan hobeto ikusteko eta Euskal Espeleologo Elkargoen gordailuan jardunaldiko fruitua jasotzeko.

Presaka abiatu behar zen Oñatiko Kultur etxera Krubera-Voronya leizearen diapositiba emanaldia Sergio Garcia-Dilsen eskutik gozatzeko.

Eta larunbatari omenezko bukaera emateko, Etxeberria jatetxean afaldu eta ordu txikiak arrimatu zirenean, goxo-goxo lokartu ginen apardun botila berdeen lurrinean.

Arrikrutz

argazki gehiago ikusteko aukera

www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157623810151771/show/

Eau de grottes

abril 21st, 2010 by Felix Ugarte Elkartea

Felix Ugarte Elkartea y Espeleofoto.com apuestan por un nuevo producto. La colonia Eau de grottes, una fragancia suave y fresca creada por y para los espeleólog@s, una colonia con cuerpo, con personalidad y con porte. Este producto revolucionará el mundo de la espeleología. El espeleologo podrá lucir un delicado y suave aroma que le recorrerá el cuerpo en esas largas horas de exploraciones.

Imaginese a los compañeros que le seguiran por esos meandros estrechos y se deleitarán del perfume Eau de grottes, ya no hará falta  seguir a la luz del carburo o de los leds, tan solo habrá que afinar nuestros sentidos para catar esa delicada fragancia que desprenderá nuestros cuerpos sudorosos.

Apostamos por este gran producto e iniciamos una camapaña publictaria a nivel mundial en todos los medios, prensa radio y televisión. Les presento la cara de la marca y su cartel de presentación.

Saludos, a tod@s los espeleolog@s.

Nueva fragancia para espeleólogos

Coventosa (Arredondo, Cantabria)

abril 18th, 2010 by Sabino

Ostiralean, taldeko bost kide elkartu ginen Cantabriako Ramales de la Victoria herrian, ostatua hartu genuen, estatuko Espeleologi Federazioak duen aterpean. Rocio ostalariaren afaria jan ondoren eta gau giro jatorra ikusiz, ohera joatekorik ez zitzaigun burutik pasa, jakina!. Garagardoa dastatuz, dantzatzen eta solasean, berehala sartu ginen ordu txikitan…

Hurrengo goizean, eta harremanetan jartzeko, Madriletik zetorren Espeleofoto´ko “Rupo”-rekin geratuta ginen Arredondo herrian, Coventosa koban argazki rally bat egiteko helburuekin.

Asoneko bailaran gaude eta ikusgarriak dira inguru hauetako leize eta kobaz jositako karaitz-mendiak. Paradisu zoragarria espeleologoentzat.

Cueto leizeekin batera osatzen duen sistemarekin kontuan hartuta, Europako garrantzitsuenetako koba bat da. 32 km-ko luzera horizontalarekin eta 815 m-ko desnibelarekin, horietatik Cuetoko leizeak bakarrik, 320 metroko bertikala du.

Zaletu asko benturatzen dira urtero, bi zuloen arteko espeleo-bidai klasiko hau burutzen.

Mendigune karstiko baten aurrean gaude, galeri sistema konplexu batez zeharkatuta eta eboluzioaren bidez, nibel freatikoa beheratu da.

Gaur egun, “Cubera” ur-sorburuan isurtzen da, etorri garen errepidearen ondoan. Orain dela ez hainbeste urte Coventosaren ahoa sistema honen ur-sorburua zen.

Hau bai koba!, nolako formazioak eta ze tamainako zuloa. Aho sarrerara hurbiltzen garen heinean jakingo dugu nondik datorren kobaren izena “Co-ventosa” (haize-koba).

Lehenengo galeria 80 m maldaz behera doa, eta bukaeran ekipatuta dagoen “pasamanos” baten laguntzaz lehen bertikaleraino iristen gara, 10 metrokoa eta jaisteko soka instalatu beharrekoa, naiz eta egurrezko eskala zintzilik bertan ikusi, gero, bueltan erabiltzeko asmoz.

Jaitsi bezain pronto, galeri nagusia utzi eta ezkerretan, makurtu behar den bidetik mamuen galeriara abiatzen gara. Berrehun bat metroko paseotxo bat besterik ez da, hamabost bat metroko altuera eta beti beheraka, baina hainbeste bazter polit ikusi eta ezin da presaka ibili. Troskak, kandeloiak, goursak, marmitak, estalagmita erraldoiak gizakien tamainakoak (mamuen antzekoak, hortik dator galeri honen izena), zutabeen basoa, formazio ugariz osatutako arkitektura, katedral baten antzekoa, gozamena sentiduentzat baita gure argazkilarientzat. Batzuk, argazki bitxien bila, zoratu edo mozkortuta bukatu genuen hainbeste irudi ederren aurrean, geldiarazita ziur asko, Mariren izango den auzitegi honetan.

Coventosa

argazki gehiago ikusteko aukera

www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157613848421940/show/

Praileaitzen Lagunak

abril 15th, 2010 by Jon Ziganda

Praileaitzen Lagunak taldea orain dela hiru bat urte sortu zen Amenabar empresa inguru horretan egiten ari den sarraskia ezagutarazteko, bai eta bertako ondare kulturalaren babeserako.

Guk, Felix Ugarte Elkarteak, adierazi nahi dugu Praileaitzen Lagunak taldearen ideikin bat egiten dugula eta Sasiola harrobiaren ustiaketa neurrigabea salatzen dugu, sortzen ari den kaltea atzeraezina izanik.

Txutxuta 1 eta Uidui 10, leizeak

abril 12th, 2010 by Sabino

Aspalditik artzainengatik itxita zeuden leize hauek eta eguberriak dakarzkigun eguraldi ederrak aprobetxatuz, taldeko zazpi lagunen artean lan-koadrila polit bat osatuta, Aralarreko borda ingurura abiatu ginen.

TXUTXUTA 1:

Koldok, aspalditik zuen markatuta Txutxutako zulo txiki hau, nahiz eta bide ondoan izan, ez zen lokalizatzeko erraza izan. Iazko azaroan zuloa handitzen hasi ziren. Gainaldea garbitzea lortu zutenean, harri handi xamar bat agertu zitzaien trangatuta eta tartean gelditzen zen zirrikitutik leizea jaistearen beldurrez ziren harri honen erorketa posibleagatik.

Aurreko asteburuan, “traktel” baten laguntzaz, sarrera desblokeatzea lortu zen eta Koldo, lehen gizakia bezala, jaisteko ohorea izan zuen. 13 metroko bertikal dotorea rappelatu eta eskalatu beharreko galeri txiki baten ondoren, meandro estu batean bukatu ziren gure ilusioak …

Txutxuta 1

 

UIDUI 10:

Ba zen inguruan ere burutu gabeko beste zulo bat, irteera baten bueltan, txiripaz, Txomin eta Koldok topatu zutena. Bigarren honen agindupean eta bere esanetan, eskua besterik sartzeko modukoa bai zenez, hasi ginen mendiko maldak poliki-poliki orrazten, bista nekez eta kostata aurkitu genuen ahoa, eta Txutxutan bezala, gainaldeko lur azala garbitu eta “traktelekin” kendu behar izan genuen sarrera blokeatzen zuen tamaina handiko harri puska. Zortzi bat metroko bertikala eta bi galeri maldatsuetan bidebanatzea, 40 bat metro izango ditu luzeenak eta bukaeran meandro estu batean sifonatzen da. Sabai altu xamarra, hamar-hamabost bat metrokoa eta bost bat metro zabaleran. Gain azaleko indusketa txiki bat egin ondoren, lokatzen artean hezur beltz batzuk aurkitu ditugu (ornoa eta eskapula) baita belarjaleen bizpahiru hagin ere.

Uidui 10

Peña Gingia eta Artzegi

abril 12th, 2010 by Sabino

PEÑA GINGIA:

08.03.30’an elcorreo.com webgunean Arabako espeleologi GEA elkarteko kide batzuekin elkarrizketa bat irakurri nuen eta galdera hau planteatzen zieten kazetariak:

Zein da zuen ustez Arabako koba ederrena? Eta ados jarri ziren erantzun berdina ematerakoan: Peña Gingia, zalantzarik gabe.

Murua inguruko harrobietan dago koba hau, 5,8 km’ko luzera eta 64m’ko desnibelekin. Harrobiaren aurreko ezpondan, lanak egiten ari zirenean azaldutako zuloa. Horren barnean ur azpiko ur-korronte bat igarotzen da eta urak izugarrizko kare-harrizko zutabeak sortarazi ditu. Zabaldegia zeharkatu ondoren, galeriaren antzinako bidetik barrena doa; azkenean, goitik datorren Laminatxeko ur-etorriarekin elkartzen da.

Pazkoko astea aprobetxatu nahian, entzundakoa ziurtatzea joan ginen kamera eskuetan hartuta. Txango nahiko “domingeroa” antolatu genuen eta horregatik ez ginen progresio bertikalerako erremintekin joan. Erreka, beheko pisuan entzun eta ikusten genuen, baina goiko balkoietatik, lasai eta gustura disfrutatzeko aukera izan genuen koba honetako arkitektura barrokoak erakusten zituen bazter eta harribitxiekin.

Peña Gingia

 

 

artzegi koba:

Artzegi kobatik ur-sorburua ateratzen da. Han, izan ere faila batek Gasteiz urez hornitzeko erabiltzen diren hainbat iturri sortarazten ditu.

Gorbeia maldetako paisai eder batean gabiltza, pagadien sabelean erreka non jaiotzen den bila. Oso erraza aho beltz hori topatzea. Galeri nagusiaren zoru azpitik eta hodi baten bidez, bukaeran dagoen presako ura kanporatzen da. Ba ditu makurtuta ibiltzeko moduko beste adartxo batzuk, galeri fosilak eta bakarren bat aktiboa, gours polit batzuekin, baita laminadoreak eta eskalatzeko moduko koladak. Ginda jartzeko txango aproposa, gaurko jai egun honi.

Artzegi

Basolo

abril 6th, 2010 by Sabino

Aurtengo Aste Santuaren amaieran antolatutako azken txangoa, Felix Ugarteko bordatik Basolora izan genuen.

Badira taldeko bakarren batzuk, sarrera topatu ezinik, bueltatu behar izandakoak, baina kasu honetan ez zen hori gertatu, “GPS garmintxo’ren” laguntzekin primeran eta azkar iritsi bai-ginen.

Aralar erdialdeko karst Jurasikoan dagoen bigarren haitzulo luzeena dugu Basolo, 880 metroekin.

Ez ginen esploratzeko asmoekin joan eta soka bakarra genuenez, lehenengo 28 metroko malda jaitsi, eta gero makurtuta buztinetan behera, gela handiko bertikalen begi ilunean (-120 m-tan) bukatu genuen gure txangoa.

Gela honen jaitsieran argazki ederren bat ateratzeko nahian genbiltzan baina ikusitako panoramak ez zuen inspiratu gure argazkilaria. Sarrerako zonan, han bai gozamen ederra, arratsaldeko eguzki izpi kuxkuxeroak nola sartzen ziren aprobetxatuz.

Basolo

Leizadiko bi koba mitologikoak

abril 6th, 2010 by Sabino

Aste Santu honetan Leizadiko bi kobatan izan gara beraien sekretuak aztertzen.

Kontutan hartzekoa da mitologiak kontatzen duena, eta nola gizakiak (jentilak) erabili zituen bi koba hauek hartzaren presentzian

Atauneko euskal mitologian horrela kontatzen da jentilen akabera nola gertatu zen:

Jentilak, Leizadiko koba batean bizi zirela, sekulako izar eder bat hodei artean agertu omen zen. Halako izarra ikustean, jentil hauek, erabat ikaratuta, munduan zer gertatu behar ote zen ezin asmaturik omen zebiltzan.

Halako batean, koba barnean erdi itsututa zegoen jentil zahar bat ataka aurrera atera zuten, eta pala edo endai baten laguntzaz begiak ireki omen zizkioten, hark izar hura zer zen antzemango ziolakoan. Baita ikusi orduko deiadar egin ere, “Ah, ene umeak: Kixmi jaio da, galduak gara oraintxe! Bota nazazue amildegian behera!” Eta hala hil omen zen jentil zaharra.

Gero, kristautasuna munduan zabaltzen hasi zenean, jentil denak sakabanatu eta berehala galdu omen ziren.

Scurionek daukan UV’ko hirugarren argiari esker, gainazaleko indusketa egiteko moduan izan ginen eta koba batean hartzaren bi hagin eta hezur batzuk aurkitu genituen, eta bestean bikain kontserbatutako hartz-ohea.

Hauetako koba batean, taldeko zaharrenak aspalditik ezagutzen zituen bi marrazki labar-artekoak (bisontea eta ahuntza), baina ez da inoiz argi geratu antzinako pinturak ala faltsuak ote diren. Dakigun bakarra, orain dela 40 urte hor zirela zineztatzeko moduan gaudela.

Jendeak koba hauek aspalditik ezagutu eta erabiltzen zituela oso argi dago, zenbat zeramika arrasto dagoen ikusita (eta aro desberdinetakoak gainera), mendiko aterpe bezala edo uren bila joateko.

Leizadiko kobak

Aralarko hego urgonianoren prospekzioa

abril 6th, 2010 by Sabino

Ostiral santuan, eguraldi zoragarria aprobetxatuz, taldeko bost lagun Aralarko hego urgonianoko: Sastarri, Agauz eta Leizadi mendiak prospektatzen jardun ginen.

Leize eta kobazulo ezagunen kokapena (waipopint) GPS´ren bidez, etorkizuneko GIS proiektuarentzat, markatzea izan zen lan errazena.

Gipuzkoako espeleologi Katalogo zaharren laguntzaz, aspalditik ahaztutako zuloak eta berrien bat ote zeuden bila luzatu genuen eguna. Bosten artean mendi lepoak ondo orraztuz, helburuak lortu zidan, kobatxoa eta aterpe pare bat (bat egur-askarekin) jaio zaizkigu gure zerrenda gehitzeko.

Ilunabarrean, bueltako bidea hasi eta eguneko lana bukatuta genuela pentsatuz, Agauzetik jaisten den harbide zaharren ondoan beste bi kobazulo azaldu zidan. Horietako bat burutu gabe gelditu beharko du, biztanle bat zeukalako, izututako azkonar bat zegoen eta inor ez zen ausartu barrura sartzen. Beste aldetik, harbide gaineko koban, sarrerako laminadorea eta hurrengo gatera zeharkatu eta gero, sala dotore batera iristen da eta oraindik jarraitzen duela ikusten da baina denborarik gabe gelditu garenez, beste baterako gelditzen da egin beharreko topoa.

indusketak Aralarren, hego-urgoniano