Leizebeltz
febrero 9th, 2011 by Sabino
Leizebeltz eta Patatasoro leizeen arteko ukiguneen bila gabiltzanez, joan den larunbatean, eguraldi zoragarriekin, taldeko bost kide saiatu ginen bigarren fasea burutzen.
Joan den asteburuko topografian jaso genituen datuak aztertuta, kalkulatu degu gutxi gora behera, zein lekutan gurutzatzen diren bi leizeek eta puntu horretan, Patatasoroko galeria 20 m gainaldetik doala ziurtatzen du.
Gaurko esplorazio honetan, -230 metroko kotan, bazterrak ondo miatzera joan gera, gehienez galeri txiki baten sabaia. Itxaropena galdu gabe, positibotzat jo beharko degu, blokez estalitako tximini bat aurkitu degunez. Ea helburua lortzen degun hurrengo eta azkeneko hirugarren fasean.
Daramagun Scurion argi indartsuari esker, eskalatu behar diren galeri berriak ere ikusi ditugu bigarren gela handiaren goialdean. Sinetsi beharko da aspaldiko esana: “leizearen garapena ez dela bukatzen espeleologoak esan arte”, eta esploratzeko zain izango ditugu beraz, galeri berri hauek.
Bueltako bidean estutasunak pasa behar izan genituen katazulo pare batzuetan, askoz zailagoak bai ziren igotzerakoan eta sugeek erabiltzen duen antzeko teknika jarraituz eta lokatzen laguntzaz, monoaren kolorea gorritik horira bihurtuz irten ginen.
Arratsaldeko zortzietan irten ginen, ilunpetan, Leizadiko gailurrera. Komeriak hemendik aurrera, erabat galduta ibili ginen bidea aurkitu ezinik, baina kostata, azkenean iritsi ginen kotxea aparkatuta zegoen guneraino…
- 3 Comments »
- Posted in Salidas
