Lezeta bailarako AK-13 barrunbeen bila

agosto 30th, 2011 by Sabino

Taldeko lau kide izan ginen joan den larunbat honetan Lezetako bailaran, aspalditik genbiltzan leize baten atzetik.

Bailara honen barrunbe gehienak hobi aktiboak dira, lur iragazgaitza eta kareharri arteko ukitze gunean irekita. Ezagunak eta zulagarri diren beste leizeak kontuan hartuta, garapen zartadura handiaren alde (diaklasa) doazela esan genezake, estratigrafia serieak bertikalki hautsita, hortaz fenomeno hauek aurrerapen bertikal azkarra garatu dute.

Orain dela 37 urte, Txomin eta Koldo ibili ziren eremu hau esploratzen eta idatzi zituzten notatxo zahar haiei bistazo bat botaz, galdera ikurrekin markatuta azaldu zen zulotxo bat, aurkitu zutenean haizea botatzen zuela aipatuz, baina etzioten hainbesteko garrantzirik eman inguruan zeuden beste barrunbe handiekin nahiko lana zuelako.

Lokalizatzeko asmoa zen gaurko hau eta ahal bazen, desblokeatzeko lehen lanekin asteko prest, traktela eta espitatzeko tresnekin abiatu ginen Uiduiko bordatik. Baiarrate zeharkatu eta masustak biltzen pasa ginen Lareo ingurutik. Akaitz mendia ezkerrean genuela, Lezetako bailara iluna orrazten joan ziren orduak.

Leizeen ondoko arbolen enborretan lauso ikusten ziren garai bateko seinaleak. Hainbeste urte pasa ondoren, ezinezkoa zen bila genbiltzan seinalearen marka irakurtzea. Goizerdian aurkitu zen ezkutatzen zebilen leizea eta esandakoa ziurtatu genuen, haize freskoa botatzen zuela ohartzean. Dolina batean topatzen da eta maldaz behera, 2 metroko aho makurra du, hosto eta adarrez estalita.

Jarraipena desblokeatzen saiatu ginen baina sartu eta 6 metrora, harri batek taponatzen du bidea.

Sabaia oso garbia ikusten zaio baina zorua kirasdun eta oso zikina dauka, begetazio ustelaz estalita.

Hurrengorako, sokekin lotutako pertza batzuk beharko ditugu lurreko materiala kanporatzeko eta lehergailuak, blokea puskatzeko. Pinta oso ona dauka etorkizunerako.


Frantzia hego-ekialdeko barrunbeak

agosto 25th, 2011 by Sabino

Sergio argazkilari ospetsuarekin batera izan nintzen joan den astean Frantziako Olargues herrian, Nazioarteko lehen espeleo-argazkilarien topaketan parte hartzeko.

Espeleofotoko sei kideekin batera bi argazki talde osatu genituen eguneroko lanak burutzeko.

Astelehenetik ostiralera, kopuru mugatutako taldeak izan ginen, babesean itxita dauden hamaika leizeetan. Argazki lanetan igarotzen ziren eguneko orduak; gidariak irteteko agindua eman arte. Aterpera iritsi bezain pronto, gorputzak zituen egarriak baretzeko momentua iristen zen, baita dutxan eta tabernan garagardo freskoa dastatzeko ere. Afalondoan, argazki aurkezpen saioen txanda genuen eta solasean, konturatu gabe pasatzen zen denbora, ordu txikiak abisatu arte.

Eremu oso interesgarrian izan gera baina ezin degu leizeen daturik publikatu, antolatzaileak sekretuan gordetzeko eskatu baitzigun.

Aparteko espeleotemak, guk inoiz ikusitako kolore urdin eta berdeak, eszentrikak, aragonitoak etab…

Larunbatean erakusketa irekia izan genuen herrian eta argazkilari bakoitzak bi argazki hoberenak aurkeztu behar zituen publikoaren aurrean. Lan serioa eta jendea eskertu eta txalotu zuen gustura. Topaketei bukaera emateko, egunetan zehar grabatutako bideo bat ikusteko gai izan ginen, argazkiak nola ateratzen diren eta kameraz bestalde ikusten ez den lana erakusteko. Hau bai barrea, gehienbat “espainolitoen” akatsak agertu zirenean, aktore gisa lema honekin:

Preparados, listos, ya…???? No vale! No vale!. Muletila sinpatiko honekin agurtu ginen, gure urre sinadura emateko topaketari.

Youtubeko link honetan daukazue bideo umoristiko hau ikusteko aukera:

www.youtube.com/watch?v=d3v7Czk7AMQ

Edo beste honetan: http://vimeo.com/28143442

 

Munduko espeleologo eta espeleo-argazkilari ospetsuenekin izan gera aste honetan eta dirudienez, haiekin konparatuz, nahiko nibela daukagula esan genezake, pabiloia altu utzita.

FUE Team-ekoak oso ezagunak izango gera hemendik aurrera munduan oro, Vernan ateratako posterrak banatu genituenean (lastima gehiago ez eramatea), bihotzez eskertu ziguten. Galeri handietako argazkilari espezialistak bezala etiketatu gaituzte.

    ARGAZKILARIAK

Probetxuzko astea zalantzarik gabe, lurralde desberdinetako lagunak eta kontaktu pila bat lortzen: Europan, Ipar Amerikan, baita Japonian ere.

Antolatzaileak, erreleboa pasa nahian, topaketen jarraipena eskatu dute, bi urtean behin edo gomendatuta. Jendea oso animatuta, beharrezkoak zirela holako topaketak ari ziren. Ea zeinek artzen duen testigua!.

Beste proposamen bat ere aurkeztu da, ea posiblea den denen artean munduko espeleo-argazki artxibo bat sortzea.

Espeleofotoko kideekin batera ateratako argazki gehiago ikusteko aukera:

www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157627507285460/show/

Smartphone eta konexio motelentzat:

www.flickriver.com/photos/rupo/sets/72157627507285460/

Sierra de Guara

agosto 22nd, 2011 by Sabino

El último fin de semana de julio, Gorka y dos colegas estuvimos en la Sierra de Guara practicando barranquismo.

Teníamos idea de ir primeramente a Mascún pero nos entraron las dudas ya que el caudal de este se encontraba muy bajo. Una llamada a Jorge (todo un experto de esta zona) fue suficiente para animarnos a continuar con nuestro plan y efectivamente, no quedamos defraudados.

Para rematar el finde, el domingo nos animamos a hacer otros dos cañones: Formiga, con caudal suficiente y sin coincidir con mucha gente, nos gustó mucho.

Y para finalizar, Gorgonchón. Muy estrecho y con nivel alto. Superamos sin problemas el único punto complicado que nos encontramos durante la travesía.

Nazioarteko lehen espeleo-argazkilarien topaketa Olarguesen (frantzia)

agosto 12th, 2011 by Sabino

Datorren astean, 14tik 20ra, taldeko bi kide izango gera Frantziako Olargues herrian.

5 egunetan zehar, munduko 50 espeleo-argazkilari zaleok elkartuko gera Haut Languedoc-eko parke naturalean.

12 barrunbe interesgarrien ateak irekiko dizkigute; tartean kobazulo turistikoak baita babespean itxita daudenak ere: Pousselières koba, PN koba, Douch iturri, Eskoziar koba, Aven des Croces, Igone koba, Aven du Marcou mendia, Cabrepine koba, Lauzinas koba, Roquebleue koba, Aven des Perles eta Aven de Rose.

Formazio paregabe eta koloretsuak gordetzen dira frantziako eremu xelebre honetan.

Topaketen fruitua argitaratuko da.