Imagen de fondo

Aresoko Ulizar mendian ezkutatzen den altxorra

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Andoaineko Burdina taldekoak gonbidatuta taldeko hiru kide bildu ginen Ulizar mendian aurkituak zituen hainbat barrunbe esploratzen laguntzeko, Areso herri nafarretik hurbil.

Talde honetako bi kide, Manu Izagirre zuzendari bezala eta herriko alkatearen anaien laguntzaz, dimentsio txikiko hiru leizeen ahoetaraino gidatu gintuzten. Barrunbe hauen esplorazioak ez zuen espero zen emaitzarik eman, ez genuen inongo aztarna arkeologikorik aurkitu, ahuntz eta txakurren eskeletoak izan ezik eta zabor asko, zona honetara doazen ehiztariek botatakoak. Gailur honetatik hurbil, probintzia arteko muga pasatzen da eta Gipuzkoar lurraldean, haitz txiki bat aurkitu genuen, hegoaldera begira, zulogunearekin bere oinarrian eta pareta zurixkakoa, iraganean artzainen aterpe bat izango zitekeena eta interesgarria izango litzake kata bat egitea.

Txangoa amaitzeko, duela urtebete brontzearen aroko ontzi bat aurkitu genuen haitzulora hurbildu ginen, hondeamakina batek egindako hauts-lardaska ikusiz. Elezaharrak omen dio, garai napoleonikoan 300 soldadu babestu zirela haitzulo honetan eta sarrera itxi zutela han pilatzen zen altxorra kendu ez ziezaieketen.

 Ulizar

Leave a Reply

  • (will not be published)