Imagen de fondo

ARNO MENDIGUNEKO PROSPEKZIOAK (V) (BIRULAR MENDIAN)

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Birular mendiko beste zona berria prospektatzen izan ginen taldeko hiru kide, oraingo honetan Astigarribia auzoko beheko magaletik abiatuz.

Igoera traketsa burutu genuen, pinudi-gune zikin batzuk gurutzatuz, sasitza askorekin, lehen prospekzioa egindako kotaraino heldu arte. Lehen giza lanak ikus daitezke oraindik magal zikin honetan, ikaztegi zaharren hondarrak eta aspaldiko mendi-pisten arrastoak.

Hiru barrunbe horizontal txiki aurkitu ziren 260m-ko kotan, harkaitz baten oinean, haietako bat (BI-5), hamar bat metrorekin eta hiruren artean garapen handienekoa, Munibe taldeak katalogatuta zeukan jada. Beste biak dimentsio txikikoak dira eta itxuraz, interesik gabekoak.

 Arno V

Leave a Reply

  • (will not be published)