Imagen de fondo

Posts By: Sabino

IBARRENEKO SAKONA

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Hiru irteera egin ditugu jada, Ibarreneko sakonean kokatzen den hustubide honetara. Inguruko oinplanoan, barrunbea kokatzen den kota kontuan hartuta, Aixa kobazuloaren 100m gainetik dagoela egiaztatzen da, eta handik datozen galeri batzuetatik oso hurbil, ondorioztatuz bien arteko konexioa posiblea izan dezala. Ahoa urtaroko hustubidea da, 5m-ko zabalera eta 7m-ko altuerekin. Ezkerrean katazulo txiki bat du, 1x1m-ko neurriekin eta metro batzuk aurrerago,… Leer más »

Azkonarra 2

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Taldeko 5 kide bildu ginen joan den larunbatean, Azkonarra barrunbearen topografia jarraitzeko, baina goiko beste aho batetik hasita: Azkonarra 2. Hartarako, bi ahoak elkartu genituen, kanpoko poligonal bat eginez. Lehen sarreratik HE norabidean, 60m-etara aurkitzen da eta +23m kota altuago. Barrunbeak dimentsio txikiko ahoa du (1x1m gutxi gorabehera), arrapalan beherantz doana, inklinazio sendoarekin. Bere lehen 10 metroak, kanpotik datorren sedimentuz… Leer más »

Azkonarra

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Sagarretako haranean, orain dela aste batzuk hasitako topografiari ekiten diogu berriro, Azkonarra izenekin bataiatu duten barrunbean. Agiro Espeleologi Taldearen kideek aurkitu zuten ehiztari baten laguntzaz. Barrunbeak bi aho bertikal ditu eta gutxienez, bi mailatan eratuta dago. Bi sarrerak, aldapa sendoko arrapalekin, soka jartzea behartzen dute, galeria erdi horizontaleraino iristeko. Taldeko sei kide elkartu ginen, bi taldetan banatuz: Lehengoa, beheko ahoaren… Leer más »

REBOLLAR II: HAYAL DE PONATA sistemaren aho berria

Posted by & filed under Fotografía, General, Salidas Espeleología.

Orain dela pare bat asteburu eta Takomanoko kideen gonbitea eskertuz, lortu duten azken arrakasta handia disfrutatzeko aukera izan genuen gure taldeko bi kideok, Rebollar II haitzuloan eginiko desobstrukzio gogor baten bidez, “Ispilu Aretoaren” ingurura ailegatzea ahalbidetu dute, EAE-ko kobarik luzeena den honen esplorazio aukerak biderkatuz. Eta zalantzarik gabe, datozen urteetarako izango den erronka nagusietako bat. Esplorazioan burutu dituen laneko galeri… Leer más »

Malkorritik Pardarrira prospektatzen

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Azken zubi honetan Aralarreko eremu hau prospektatzen izan ginen taldeko 4 kide. Aste Santuan eta elurraren laguntzaz aurkitutako bi barrunbeen ahoak, GPS-rekin kokatu genituen. Irazustako lepoan, garai batean haizea botatzen zuen beste kobatxoa topatu genuen, berdindutako lurzoruarekin baino metro gutxi barruago blokeekin itxia dago. Pardarri ekialdeko isurialdean, garapen txikiko beste bi kobatxo aurkitu genituen, horietako bat MURKOZULOKO KOBEA, arpe bat… Leer más »

Akaitz Txiki 2 garapen berria

Posted by & filed under General.

Aralarreko barrunbe ezagun honen garapen berria esploratzen eta topografiatzen izan ginen taldeko 4 kide azken zubi honetan. Lehen, haitzulo bezala katalogatzen bagenuen, orain aurkitutako dimentsio berri honekin, leize bezala definitzera pasatu beharko genuke. Aspalditik ezagutzen genuen putzu ezkutu baten existentzia. Kolada baten atzean eta katazulo txiki bat gaindituta, barrunbearen garapena handitzen zen, topografia berriaren zain. Nahiz eta putzik ez bota,… Leer más »

MURUMENDIko DAMA ZULO:

Posted by & filed under Medio humano, Salidas Espeleología.

Murumendi gailurretik 1300 m-etara. Kareharri urgo-aptienseetan aurkitzen da koba mitologiko hau. “Dama-Zulo” bezala ezaguna, ur putzu txiki batean bukatzen da haitzuloak duen 10 m-ko garapena. Lehen metroetan indusketaren seinaleak daude. Ahoaren behealdean eta ezkerrera, erreka bat pasatzen da ur-jauzi bitxiekin eta eskuinera, Murumendiko isurbidean sartzen den errekaren emaria zulo txiki batetik dario. Isurbidea oso gertu dago, bidetik goialdean topatzen den… Leer más »

Birular 1 eta 4

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Bukatutzat ematen diogu aurtengo Arno mendilerroko prospekzio kanpainari, utzi genituen azken bi leizeak esploratuz. Taldeko 6 kide elkartu ginen Birular mendian bi leize hauen ikerketa eta topografien lanak amaitzeko: Birular 1: Bi sarrera ditu, eta horietako nagusia desoztopatu genuen tractel baten laguntzaz, ahoa ixten zuen blokea erretiratuz. 30m-ko putzu bertikal garbia du eta erdialdean beste sarreratik (zikin eta estuagoa) datorren… Leer más »

ARNO MENDIGUNEKO PROSPEKZIOAK (V) (BIRULAR MENDIAN)

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Birular mendiko beste zona berria prospektatzen izan ginen taldeko hiru kide, oraingo honetan Astigarribia auzoko beheko magaletik abiatuz. Igoera traketsa burutu genuen, pinudi-gune zikin batzuk gurutzatuz, sasitza askorekin, lehen prospekzioa egindako kotaraino heldu arte. Lehen giza lanak ikus daitezke oraindik magal zikin honetan, ikaztegi zaharren hondarrak eta aspaldiko mendi-pisten arrastoak. Hiru barrunbe horizontal txiki aurkitu ziren 260m-ko kotan, harkaitz baten… Leer más »

Arno mendiguneko prospekzioak (IV) (Birular mendian)

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Taldeko hiru kide elkartu ginen joan den larunbatean, Birular mendiko beste zona berri bat prospektatzeko, lehen asteburuan aurkitu genituen bi barrunbeen ondotik pasatuz, ahoak markatzeko. Oraingo honetan hegorantz abiatu ginen, Leiarteko Sakonaren faila aldera, Lapiaz malkartsua zeharkatuz, bi barrunbe berri aurkitzeko: BI-3: lapiaz berean aurkituta, dimentsio txikiko aho horizontala du, berehala 6,5m-ko bertikalean jaisten da 102  norabideko arrakala baten erdian,… Leer más »