Imagen de fondo

Posts By: Sabino

ARNO MENDIGUNEKO PROSPEKZIOAK (V) (BIRULAR MENDIAN)

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Birular mendiko beste zona berria prospektatzen izan ginen taldeko hiru kide, oraingo honetan Astigarribia auzoko beheko magaletik abiatuz. Igoera traketsa burutu genuen, pinudi-gune zikin batzuk gurutzatuz, sasitza askorekin, lehen prospekzioa egindako kotaraino heldu arte. Lehen giza lanak ikus daitezke oraindik magal zikin honetan, ikaztegi zaharren hondarrak eta aspaldiko mendi-pisten arrastoak. Hiru barrunbe horizontal txiki aurkitu ziren 260m-ko kotan, harkaitz baten… Leer más »

Arno mendiguneko prospekzioak (IV) (Birular mendian)

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Taldeko hiru kide elkartu ginen joan den larunbatean, Birular mendiko beste zona berri bat prospektatzeko, lehen asteburuan aurkitu genituen bi barrunbeen ondotik pasatuz, ahoak markatzeko. Oraingo honetan hegorantz abiatu ginen, Leiarteko Sakonaren faila aldera, Lapiaz malkartsua zeharkatuz, bi barrunbe berri aurkitzeko: BI-3: lapiaz berean aurkituta, dimentsio txikiko aho horizontala du, berehala 6,5m-ko bertikalean jaisten da 102  norabideko arrakala baten erdian,… Leer más »

Arno mendiguneko prospekzioak (III) (Birular mendian)

Posted by & filed under General.

Hilabete negutar hauetan gune honetako landare gutxi aurkitzen denez, taldeko 6 kide aprobetxatu genuen joan den asteburua, Arno mendiguneko Birular mendiaren ipar hegala prospektatzeko. 598m gailurreko antenatik abiatuz, area nabarmena aztertu genuen 350m-ko kotaraino jaitsiz; altura honetan, goroldioaz estalitako lapiaz malkorrak jaitsiera eragozten zuelako. Jardunaldia onuragarria izan zen, bi barrunbe aurkitu zirelako: BI-1: dolina-gunetik hurbil, artadi batean aurkitzen da leizea…. Leer más »

Aixako lamiak

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Agiro Mendi Taldeak, joan den hilabetean Zestoan antolatu zuen “Mendi Astea”-ren ekintzen barruan, elkarte honen espeleologia sailak, Aixako koban filmatu genuen dokumentala aurkeztu zuen, jubilatuen tabernan, herritarrei ezagutarazteko inguruan duten kobazulo hau. 15 pertsonako taldea osatuz, 6 zestoar eta FUE-ko beste 9-ak, koba honetako bazterrak grabatzen izan ginen. Bi kamaren bidez, filmaren 3 antzezleen ibilaldia grabatu genuen, bat aurretik eta… Leer más »

Giltzaiturri-n, GPS-arekin batera

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Pasa den larunbatean, urriak 25, Gipuzkoako Parketxe Sareak, gurekin hitzartutako aurtengo hirugarren lur azpiko irteera edo espeleologia ibilaldia, antolatu zuen, Pagoeta-Ernioko Parke Naturalean. Ekintzara hogeita bost pertsona hurbildu ziren (plaza mugatuak direnez), Giltzaiturri barrunbea ikusarazteko. Bezperan, soka eta eskalak instalatu genituen gune larrietan. Kobak mila metroko garapen horizontala du (txango hauetan “bat” mailan kokatua), gehienak meandro aktibo batean zehar. Lur-azpiko… Leer más »

EEL Simulakro Orokorra 2014 (Gesaltza, Oñati)

Posted by & filed under Espeleosocorro, General.

2014-X-22 asteburuan EEL-ren Simulakro Orokorra burutu zen. Aurten berriro ere Gesaltzako Leizean, AMET-eko lagunei esker: goi mailako ariketarako aukera agortezinak duen zuloa, inondik ere. 83 parte-hartzaileen artean, taldeko 5 kide elkartu ziren: 2 Kontrol Postuan eta barneko lanetan beste 3-ak. Bi esku-ohe mobilizatu ziren, bat “Inbutua” izendatutako galerian eta bestea “Troska” putzuan. Eraginkorrak 17 ordu ta erdiko iraupena izan zuen,… Leer más »

Aizpitarte IV, argibide taula berriak.

Posted by & filed under General.

Felix Ugarte Elkarteak lurpeko eremuen babeseko programa jendeari jakinarazteko, positiboki balioesten du Aizpitarte IV barrunbeak mantentzen duen kontserbazio hain ona, duela hogei bat urte garbitasun eta egokitzapeneko lana egin zenez, inorren laguntzarik gabe bisitatu ahal izateko. Hogei urte hauen ondoren, argibide taula zaharrek hondatze nabarmena jasan dute eta uda honetan, Ingurumeneko departamentua eta Errenteriako udalaren laguntzarekin, beste berri batzuengatik aldatu… Leer más »

Espeleologiako ikastaroa 2014

Posted by & filed under Cursos, General, Salidas Espeleología.

Gipuzkoako Mendizale Federazioak antolatuta eta Felix Ugarte Elkarteak emanda, aurtengo espeleologiako ikastaroa, joan den uztailaren 26 eta 27ko asteburuan burutu zen. Guztira 6 ikasle parte hartu zuten, taldeko 4 kidek irakatsita. Soka bertikalean aurreratzeko praktika eta maniobra desberdinak egin ziren larunbat goizean, Beasaineko kiroldegian. Bazkaldu ondoren, auto-laguntzaren oinarrizko nozio batzuk eman genituen eta ondoren Aralarrera igo ginen, Akaitz Txiki-2 barrunbe… Leer más »

2º CURSO DE FOTOGRAFIA ESPELEOLOGICA

Posted by & filed under Cursos, Fotografía, General.

Actividad: Encuentro Monográfico de Fotografía Subterránea. Lugar y fechas de celebración: Lugar: Albergue de Asón (Cantabria). Fechas: 4 al 6 de julio/2014. Organizan: Escuela de la Federación de Espeleología de Castilla y León. Colectivo Espeleofoto. Colaboran: Federación Cántabra de Espeleología (FCE). Confederación de Espeleología y Cañones (CEC). Junta de Castilla y León (JCYL). Objetivos: Enseñar la técnica fotográfica adaptada al… Leer más »

Torca de los Morteros (Burgos)

Posted by & filed under Fotografía, General.

Hasi da, Burgos iparreko putzu bertikal handietan garatuko den Espeleofotoko azken proiektu handinahia. “Abismo 233” izenarekin, Torca de los Morteros leizearen desnibel handiko sakonaren omenez, hasiko gara. Espinosatik, Sia mendaterako igoeran, hegal malkartsu batean aurkituta. Taldeko bi kide izan ginen lehen ekitaldi honetan, kantabria, burgos eta madrileko espeleologo lagun artean. Hainbat putzu itzel dauzka 15 km garapeneko barrunbe honek. Lehen… Leer más »