Imagen de fondo

Posts By: Sabino

Meazuri M2-11

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Aiako harrien Meazuriko esparru-meatzean, Txominek topatu zuen meategi hau duela gutxi, zulo txiki batetik ur arrastoa ateratzen zela ikusi zuenean. Makil batekin ahotxoa handitzea lortu zuenean, galeriaren itxura antzinakoa izatea iruditu zitzaion. Esploratu ahal izateko, taldeko hiru kide hurbildu ginen joan den igandean, aitzurra, pala eta badeadoreaz hornituta, bere sarrera zabaltzeko asmoekin. Ur maila metro bat jaistea lortu genuen eta… Leer más »

Aresoko Ulizar mendian ezkutatzen den altxorra

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Andoaineko Burdina taldekoak gonbidatuta taldeko hiru kide bildu ginen Ulizar mendian aurkituak zituen hainbat barrunbe esploratzen laguntzeko, Areso herri nafarretik hurbil. Talde honetako bi kide, Manu Izagirre zuzendari bezala eta herriko alkatearen anaien laguntzaz, dimentsio txikiko hiru leizeen ahoetaraino gidatu gintuzten. Barrunbe hauen esplorazioak ez zuen espero zen emaitzarik eman, ez genuen inongo aztarna arkeologikorik aurkitu, ahuntz eta txakurren eskeletoak… Leer más »

Aginagako leizea 1

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Gazteluko herritik oso hurbil kokatua, Aginaga beheko baserriaren goialdean. Aspalditik ezagutzen genuen barrunbe hau topografiatzen izan ginen taldeko hiru kide. 150 bat metroko garapenarekin eta 45m-ko desnibelarekin, 2 x 2m-ko aho bertikala du. Sarrerak dituen 4 m-ko saltoa jaitsi eta, sabaia alderantzizko lenarrez beteta daukan areto baten oinarrira heltzen da, lurzorua blokez eratuta eta arrapalan, hodi labirintoko eta bihurgunetsura gidatuz…. Leer más »

Oarsoaldeko barrunbeak

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Gipuzkoan kareharrizko lur behartsuenetakoa, Aitzbitarteko haitzuloak izango dira garrantzitsuenak, baina ba ditugu beste hainbat barrunbe ez hain ezagunak. Hurrengo planoan kokatuko ditugu txosten honetan aipatzen direnak.   Kobaxar: Santiagomenditik, Landarbaso bidearen aldeko hegalean topatzen da (Astigarraga eta Errenteriaren artean), Mugaritz jatetxe ezagunetik zabaltzen den arroan. 10m-ko desnibel eta 80 m-ko garapenekin. Haitzuloen barnetik darion lur azpiko erreka, ibilbide-erdian desagertzen da… Leer más »

Itxulegor

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Itxinako inguru karstiko zoragarri honetara hurbildu ginen taldeko hiru kide, bere Lapiaz bereziak ezkutatzen dituen bitxietako batzuk bisitatzera. ITXULEGOR haitzuloa, bere hiru kilometro baino garapen luzeagorekin Erdigune Arrail Handiko Sistema osatzen du, Gorbeia mendigunean kokatuta, dituen ahoak inguru hain korapilatsuan irekitzen direnez, esploratu gabe egon zen 1959 arte. Elezaharrak dio Itxinaren sakonean bizi dela Zazpi buruko suge beldurgarria, buru bakoitza… Leer más »

Alzolako leize-meategia

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Ernioko mendigunean izan ginen taldeko hiru kide, Gi-3730 errepidearen ondoan, Aizarnako herritik oso hurbil aurkitzen den, Alzolako Leizean, 90 m-ko desnibel eta 720m-ko garapenarekin. Duela urte asko burdin ustiatzeari utzita, galeriak lau mailatan banatutako meategi batekin hainbat puntutan komunikatuta, bere hormetatik “moonmilk” kuriositatedun substantzia zurixka, esne-itxurakoa, azaleratzen da. Erronka handia izan zen 2004an munduan, paregabeko esne-ibaiaren aurkikundea prentsan iragarriz. Inguruko… Leer más »

Sastarriko kobea 1 eta leizea 1

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Taldeko lau kide izan ginen aspaldiko partez, Sastarriko bi barrunbe ezagunenak bisitatzen. Sastarriko kobea 1 Aralarreko Sastarri mendiaren hegoaldeko hegalean kokatuta, barrunberik ezagun eta mendi honen garapen handienekoa da. Haitzulo fosila, berreraikitzeko prozesuan, formazio litokimiko ugariekin. Ahoak bi galerietan banatzen du haitzuloa, eskuinekoak 83 m luzera ditu eta Hego Euskal Herriko haitzuloetan dauden putzurik politenetako bat ezkutatzen du, 25m luzerako… Leer más »

Nazioarteko bigarren espeleo argazkilarien topaketa-2013 Trieste (ITA)

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

Taldeko hiru kide (argazkilari eta bi laguntzaile) hartu genuen parte nazioarteko bigarren lur azpiko argazkilarien topaketan. Aurten italiar eta eslovakiarren arteko espeleologoek antolatuta, uztailaren 28-tik abuztuak 4-ra doan astean, Trieste-ko scout kanpamentu batean ostatuz. 16 herrialde eta lau kontinentetako argazkilari eta laguntzaileak elkartu ginen. Espeleo-argazkilarien arteko loturak indartzea da helburua, baita teknikak eta materialak ezagutzea, metodoak konparatzea, ikuspuntu desberdinekin aberastea,… Leer más »

Arno inguruko prospekzioak (II)

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Mendaro eta Debaren arteko eusko-trenbidera hurbildu ginen taldeko hiru kide. Arnoko maldetan kokatzen den barrunbe bat trenetik ikusita genuen eta bertara hurbiltzeko modurik errazena zehaztu nahi genuen. Bagenekien talde desberdinek egindako kolorazioetan, Deba ibaiaren eskuin-ertzean aurkitzen diren iturburuek, Lasturreko Mendigunea drainatzen dutela eta horietako bat bisitatu genuen. Deba ibaiak hainbat edateko ur-iturri dauzka bere ertzetan, Deba eta Alzolaren artean. Ibai… Leer más »

Kobetako leizea

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Hiru asteburutan zehar, taldeko zazpi kide izan gera Arno mendiguneko leize hau esploratzen. Gaur egun, eremu honetan ezagutzen diren barrunbeetako gorabehera handienekoa da (-100 m) eta garapen luzeenetakoa (500m). Olatzetik abiatuta, dolina baten sakonean topatuko degu bere 2x1m-ko ahoa. Duela hamarkada esploratu zenez gero, berriro ere instalatu beharko genuela pentsatuz abiatu ginen, baina dirudienez jende gehiago dago gune honetaz interesatua,… Leer más »