Imagen de fondo

Posts By: Sabino

Nazioarteko bigarren espeleo-argazkilarien topaketa Triesten (ITA)

Posted by & filed under Fotografía.

Taldeko hiru kidek hartuko degu parte datorren astean, Italia eta Esloveniako espeleo taldeak antolatu duten topaketa honetan. Italiako Trieste herrian hostatuta, astean zehar bi lurralde hauen artean banatutako haitzulo desberdinetarako argazki-txangoak egingo dira eta larunbatean, egile bakoitzak egindako argazki onenen selekzioa, publikoari erakutsiko zaizkie. Olargueseko lehen topaketatik oso oroipen onak gordetzen ditugu, egindako lagunak eta munduko argazkilari onenen artean izateagatik,… Leer más »

Mailozulo

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Aurtengo espeleologi hastapen ikastaroari amaiera emateko, joan den astean sufritu genuen eguraldi txarrak, Aralarreko Malkorburu mendian topatzen den Mailozulo leizearen jaitsiera burutzea galarazi zigun. Azken asteburu honetan, bertan izan gera taldeko hiru kide hiru ikasleekin batera, ikasitako ezaguerak gauzatuz. Putzu bertikal serie baten ondoren, -100m-taraino jaitsi ginen, barrunbearen garapena jalkinez betetzen den kotaraino. Hastapen-ikastaro eta espeleo-laguntza praktikarako oso egokia den… Leer más »

Mendibeltzburuko barrunbeak (Arno II)

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Beste jardunaldi bat Arnoko mendigunea prospektatzen. Kasu honetan, Olatz-eko ermitatik abiatuz, Mendibeltzburuko gunera goaz, Ardazkundeta muinoko haitzuloa aurkituz, Arrigorrietako bizkar oinean kokatua, garapen motzekoa eta aniztasun biologiko handiarekin. Jarraitzeko posibilitatea dago irtengunearen azpialdean, baina desoztopatzea eskatuko luke, haizerik sumatu gabe. Arnoko mendigunea prospektatzen Hamabost bat metro gorago, beste barrunbe bertikal baten sarrera topatzen dugu, Ardazkundetako leizea, ez dirudi garapen luzerik… Leer más »

Ardèche inguruko barrunbeak (Frantzia)

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Apirileko 6 tik 14era, Alpeak eta Mediterraneo artean dagoen Frantziako Ardèche aldean eman zuen taldeko Aiorak. Ardèche ibaia arroil hunkigarri eta luze batetik doa eta arroilaren inguruak kobazuloez beterik daude. Kobazulo hauetan formazio bitxi aunitz aurkitzen dira eta baita urpean igeri egiteko galeria asko. CESAME espeleo taldeak Vallon Pont d’Arc-en duen etxean gelditu ziren Aiora eta Ingalaterrako CUCC taldeko beste… Leer más »

Erdikua edo Xoxuarteko kobia

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Joan den larunbatean, Arnoko mendilerrora hurbildu ginen taldeko 6 kide, Aratzekin batera, gure aurreko bisitan aurkitu genituen barrunbeetako bat esploratzea. Xoxuarte errekako isurbide aktiboa, Astigarribiako auzoan topatzen dena. Garai bateko datuak diotenez, 50m-ko desnibel eta 180m-ko garapenarekin. Dimentsio handia duen ahotik, bi leize bertikal abiatzen dira. Erreka sartzen den leizetik jaitsi ginen 5 kide, egun horretan urik ez zeramala eskertuz…. Leer más »

Uitziko leize-meatzea eta Hollineko gunea

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Otxola taldeko lagunen konpainian eta Philippekin batera, ipar nafarreko meatze-gunean izan nintzen irteera berri honetan. Uitzi-ko leize-meatzearen lur azpiko gunean bete genuen goizeko jardunaldia. Barrunbearen sarrera, zilardun galenako mea-ustiategi zahar baten inguruan kokatzen da, Basakaitz bezela ezagutzen den parajearen inguruan. Dimentsio handiko isurbide aktiboa. Aurkitzeko erraza. Morfologi bertikala, 175m-ko desnibelarekin. Aho naturalen ondoan, meategi sarrera bat aurkitzen da, 35m-ko arrapala… Leer más »

Arnoko prospekzioa (I)

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Mendigune berezi honen bazterrak prospektatzen izan ginen taldeko hiru kide, aurreko igande honetan. Jardunaldia bi ibilbidetan banatuz, Astigarribiatik Erdikoa isurbideraino bete genuen aurrenekoa. SUSUGARTE-KO kobia edo ERDIKUA: Iparretik Astigarribia-rantz doan haran batetik dario Xoxuarteko erreka, eta daraman ura, Erdikoa isurbidean desagertzen da. 180m garapeneko haitzuloa eta 50m-ko desnibelarekin. Eraman genuen 10m-ko eskalekin, balkoi bateraino jaitsi ginen, eta hortik behera, putzu… Leer más »

Hispaniako kristala (Cuenca)

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

Cueva de Lapis Especularis de Cuenca

Cuencan izan ginen taldeko bost kide, azken asteburu honetan, lapis speculariseko hainbat meategi erromatar bisitatuz, espeleofotoko lagunekin eta inguru horretako arkeologo arduradunekin, hemeretzi pertsonako koadrila aparta eratuz, hiru taldetan banatuta, (bi argazkigintzarako eta bideorako bestea). Lapis specularis lur hispaniarren meatze-baliabide bat izan zen. Igeltsu harri mota hau, lurraren azpian aurkitzen da naturan, meazainetan eta garden naiz araztasun handiko zain geologikoetan,… Leer más »

Iturmendiko Jentil Zuloaren inaugurazioa

Posted by & filed under Divulgación, General, Parque del mundo Subterráneo - Lurpeko Eremuen Parke Tematikoa.

Iturmendiko Jentil zuloan burutu degun garbiketa lanari amaiera aproposa emateko, barrunbetik 6000 kg txatar, 27000kg obra-hondakin eta beste 1200kg tamaina handiko hondar eta plastiko atera eta gero, ate irekiko jai jardunaldia antolatu genuen hernaniarrentzat, errekuperaziorako eman degun lehen pausoa aurkezteko eta partaideak egiteko asmoz, etorkizunerako parke honen balioa zabalduz. Herritik oso hurbil dagoen eremu txiki honetan, ia fenomeno karstiko guztiak… Leer más »

Santa Barbararen zaina (Ollineko meatze-barrutia)

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Joan den igande honetan, Otxolako Sergio eta Philippen konpainian, Nafarroan aspalditik utzietsitako Santa Barbara zainean izan ginen. Ollín-eko meategia (Leitza-Ezkurra), meategi Modestakin batera, Bortziri Mendiguneko eta Nafar ipar-mendebaldeko berun produktore nagusia izan zen, eta XIX bigarren mende erdian hasi zuten esplotatzen. Ollín-eko mineralizazioa Goizuetatik 7 km-etara dago, meategitik 2 km beherago Urumea ibaian isurtzen den Ollín errekaren ondoan. Geologikoki, Bortziriko… Leer más »