Imagen de fondo

Posts By: Sabino

Soplao (II)

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

Taldeko lau kide, Espeleofotoko lagunekin batera, Soplao-ko haitzulora itzuli gera azken asteburu honetan, barrunbe honen argazki-proiektuekin jarraitzeko, haitzuloaren kudeatzea, Kantabriar gobernua eta Espainiako haitzulo turistikoen elkartearen kolaborazioekin. Kobazuloko zuzendari Alfredoren laguntzaz, kobazuloko lehen galeriak zeharkatuz, meatze-guneraino iritsi ginen, bere azken jardueraren hondarrak oraindik ikusten diren meatze-galeriak ezagutuz. Aurreko aldian landutako turisten-ibilbideaz gain, beste galeri eta aretoetan izan gera: Sabai faltsuan,… Leer más »

Iturmendiko Jentil Zuloa garbitzen

Posted by & filed under General, Parque del mundo Subterráneo - Lurpeko Eremuen Parke Tematikoa, Salidas Espeleología.

Aspalditik ezaguna, Hernaniko hirigunetik oso hurbil topatzen da, «Buskando» baserriko lurretan kokatua, hainbat urtetan zehar barrengorri ekoizpen fabrika bezala erabili izan da. Bere sarrera horizontala, itxita egon da hormigoitutako eraikuntza baten bitartez eta dituen beste bi sarrera bertikalak, estalita. Garapen horizontaleko, 239 metro luzerako haitzuloa. 1,8 m-ko altuera eta 0,70 m-ko zabalerako sarrera du, dimentsio handiko bi galerietara sartu ahal… Leer más »

Arrikrutz

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

Joan den larunbatean dozena bat kide elkartu ginen espeleofotoko partaide bezela, aspalditik zain genuen gipuzkoar barrunbe turistiko honetan. Bi taldeetan banatuta, argazkilari ona izateaz gain gidaria den Borjaren konpainian izan ginen jardunaldi guztian, 53 galeriako pasagune turistentzat prestatutako zirkuituan, haitzuloetako lehoia eta hartzaren irudiak ikusiz, baita gune basatiago batzuk ere, beste bigarren eskaintza duten turismo-abenturazko guneetan ibiliz. Zoritxarrez, erreka guneko… Leer más »

Intzartzuko leizea

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Joan den asteburuan Troskaetan izan ondoren eta lurpeko ibilaldiekin jarraituz Intzartzuko (Ataun) haitzetan, Amabirjinaren haitzuloa geratzen zen gaurko bisitarako, batzuek izen honekin ezagutzen duten leize eder eta erraz hau. Sarrera sustraien artean ezin hobeto biribilduta eta pago handi baten itzalean, aurre-aurrean ikuspegi ederra begiesten den tokia  Agauz eta atzean Larrunarri. Taldeko 4 kide elkartu ginen eta inguru hauetan ohiko suertatzen… Leer más »

Akuandi

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

Urte bete pasa da jada, Lizarra-ko Txasko, Lukas eta Pekas espeleo-lagun zaharrekin, barrunbe honetako proiektu fotografikoa burutzea nahi genuenetik. Urbasako kanpinean elkartu ginen taldeko bost kide koadrila honekin eta azkenean, hamaika lagun barneratu ginen. Behin barruan, amaiera iristeko zeuden bi aukera proposatuz, batzuk eskalarekin hornituz kanoia jaitsi eta gainerakoak eskubanda baten laguntzaz balkoi arriskutsua aurreratu. Haitzuloa oso polita zegoen argazkiak… Leer más »

Gipuzkoar Espeleo Laguntzako praktika, BARTOLOME deunaren Leizean

Posted by & filed under Cursos, Espeleosocorro, General.

Gipuzkoar espeleo laguntzako ikasturteari bukaera emateko eta kiroldegian bi saio burutu ondoren, praktika erreala barrunbe batean egitea falta zen. Taldeko 4 kide elkartu ginen larunbat honetan, zestoar bi lagunekin batera, azken hauek proposatutako leize batean. 1400 m-ko garapen eta 90 m desnibeleko leizea, Olabaza baserriaren ondoan kokatuta, Gurutze Santuko mendiaren ipar hegalean, Mendaroko Garagartza auzoan. Aipatutako baserriaren 20 m gainetik… Leer más »

El Soplao (Cantabria)

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

ACTE-ren laguntzari esker eta baimen egokiarekin, taldeko 4 kide izan ginen joan den asteburuan Espeleofotoko lagunekin batera, barrunbe honetan, lehen kontaktu fotografikoa mantentzeko asmoz. Soplaoko haitzuloa Kantabrian kokatzen da, Valdaligako udaletan (Labarces eta Roizeko herrietan) eta Rionansan (Celiseko herrian). Erreal Asturiar Meategietako Konpainiak aurkitu zuen haitzuloa XIX mendean, galena-mineral ustiapen bat hasterakoan. Ustiapen zehar, meatzariak aurkikuntza mota honi “soplao” izena… Leer más »

2013-ko SPELEO- PROJECT egutegia

Posted by & filed under Fotografía.

Zorionak gure kide Sergiori, 2013-ko SPELEO- PROJECT espeleo-egutegi ospetsuan agertuko diren argazkietako baten egilea berriro izateagatik, murtziar Higuerako leizean ateratako argazki bat aurkeztuz.  

Ikerketa arkeologikoak Arritzagan

Posted by & filed under Medio humano.

Asteburu emankorra Arritzagako meatze-mugarrian, taldeko hiru kide lanean izan ginen Aralarreko lursail honetan, Amezketa-ko lagunei eskerrak emanez, Buruntzuzinen duten ostatua utzi zigutelako. Ostiralean, egun euritsuaren menpe, meategi moderno bat topografiatu eta bi indusketa miaketa egin genituen, haietako bat oso leku interesgarrian, meatze-kokaleku zahar bat dirudiena, minerala erauzi eta galdatuko zuen gunea. Hormaren oinarrian, mineral-hondar eta blokez itxitako meatze-aho bat ikusten… Leer más »

Gaztela lur azpiko ondarearen argazki erakusketa

Posted by & filed under Fotografía.

“Gaztelaren lur azpiko ondarea”-ren argazki erakusketa irekita dago jada, gure kide Sergio Laburu-ren partaidetza garrantzitsuarekin eta urriaren 17 asteazken honetan, Aguilar de Campoo-n inauguratu da, Palentzia Diputazioko goi-kargu duen presentziarekin, udaletxeak, ACT, prentsa eta abar … Espeleofoto eta Espainiako Haitzulo Turistikokoen Elkarteak (ACTE),antolatutako erakusketa, CUEVATUR 2012 egitarauko atala da eta urriaren 18an ekitaldia inauguratuko den leku berean prestatuta dago. “La… Leer más »