Imagen de fondo

Posts By: Sabino

1º Congresso de Fotográfica Técnica em Gruta (Portugal)

Posted by & filed under Fotografía.

Joan den iraileko21-23ko asteburuan, Espeleofoto-ko beste lagun batzuekin, eta FUE-ko kidea bezela, haitzuloetako lehen nazioarteko argazki kongresuan izan ginen, GEM (Grupo de Espeleologia y Montañismo) talde portugaldarrak antolatuta, haitzuloetako argazki tekniken gaietako trukea, difusioa eta harremanetan egondako eztabaida-plataforma bat sortzeko asmoz, ingurumena babestu eta zaintzeko.   Hau izan zen kongresuak izango duen hiru asteburuetako lehena eta berari hasiera emanez, Cascais-eko… Leer más »

Arditurri

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Goiz txango bat burutu genuen taldeko hiru kide joan den igandean, Arditurriko meatze-gune eder honetan. Alde batetik meatzetako urez gaineztutariko galerien bila, baita antzinako tresna eta instalazioak ere, etorkizunerako zain dauzkagun argazki lanak hobeto antolatzeko. Eta bestalde, espeleo laguntzarako teknika teoriko berri batzuen esperimentazioekin saiatu arren, gaurko honetan askotan bezela, Arkimedes aurkari izanda, porrota lortuz.  

Ondarreko sifoiraino

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Taldeko sei kide barneratu ginen Aralarreko barrunbe garrantzitsu honetan, erreka inguruko aurreratze-instalazioa hornitzeko asmoz, nahiz eta batek hondartzan buelta eman eta beste bostak bukaerako sifoiraino heldu. Lur azpiko errekaren zona jaisteko, 23 herdoilezin spit berriak instalatu behar izan genituen, eta bueltatzeko igoeran, plakak, mosketoiak eta sokak desmuntatu, hurrengo ur-goraldiak iritsi aurretik. Korrontearen kontra borrokatu ondoren, gure azken bisitan galdutako pantina,… Leer más »

Lecea upeltegia

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Errioxan izan ginen taldeko hiru kide, bodega honen calado-ak topografiatzera. XV eta XVI mendeko hondar arkeologikoak baieztatzen dute tunelak hondeatuz ardoa gordetzen zutela, ardoaren baldintza egokienak lortzeko. Rioja Alta-ren bihotzean eta San Asensioko herrian kokatuta, Lecea upeltegia, XVI mendeko bi calado zaharren gainean altxatuz aurkitzen da. Mahastizain eta ardogintza tradizioko familia, eskuz egindako lantze eraren fideltasunarekin. Lecea upeltegiak Rioja Alta-ren… Leer más »

Bonbatxuloko iturburua Triton espeleo-urpekariekin

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Triton espeleo-urpekariko bikote batekin izan nintzen joan den astean, aralarko iturburu honetan. Urpean igeri egiteko behar duen material guztia barrunbearengana emateko laguntza behar duenez, bost lagun elkartu ginen Zaldibian. Bonbatxulo iturburu txiki bat da, Osinberdetik oso gertu dagoena eta Arroa Jurasikoaren iparraldeko hegalera zabaltzen du. Gaur egun esploratuta dauzka: sarrerako sifoia, galeri fosil bat eta erreka doan galeri meandriformea, honen… Leer más »

Esjamundo-ko koba (Villanúa)

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Gaur egun esplorazioan, 2.580m-ko garapen eta 78m-ko desnibelarekin. “La Nueva”bezala ezagutzen da ere, “Güixas” edo “Zaharrarekin” ez nahasteko Villanuan duela mende askotik ezagutuak, gaur egun terrenoko jabearekin arazoak daude barrunbearen sarreraraino iritsi ahal izateko. Haitzulo hau Lecherines sistema karstiko guztiaren maila freatikoaren partea da, Pirinioetako goi-mendiko karst nagusietakoa, espeleologiak lur azpiko 1000 metroko sistema argitaratu du. Aterpe zabal batek hartzen… Leer más »

Putxerriko dama

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Ele zaharrak diotenez, Putxerriko gailurretik gertu dagoen haitzulo batean, Dama lirain bat bizi da duela urte asko, edertasun berezikoa eta munduan inork bezala eduki ez duen adimen zabalarekin, baina halaber, deabruaren botere eta naturaz gaindiko ahalmenak ditu, eta gaur arte, inguruetako biztanleentzat beti zigorrekoak izan dira. Mari emakumezkoa denez, sarritan andere dotore baten moduan jantzita agertzen da. Putterri mendia, Damaren… Leer más »

Entzia III

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Beste ibilbide berri bat Entziako mendilerroan, Opakuako gailurretik hasita, ingurune hau adierazteko hogei bat barrunbe lotuz. ALTO DE LARRAGORRI II, koba Dolina handi baten behealdean kokatua aurkitzen dugu Barrunbe hau, bere izen bereko gailurraren ondoan, garapen oso gutxiekin. ALTO DE LOS TILES-eko koba Barrunbe honetako aho txikia dolinatxo baten behealdean aurkitzen da, 50m-ko garapen horizontalekin. ALTO DE LOS TILES-eko leizea… Leer más »

Indusketa arkeologikoa Mantxako barrunbe batean

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Indusketa arkeologiko berria aurkitu da Mantxako barrunbe batean, orain arte sabairainoko lohiz betea zegoena, barruko galerietarako sarbidea eragotziz. Estutasuna ireki ondoren, hondar zeramikoak eta giza hezurrak aurkitu dira, baita ikatz-marra beltzak pareta eta bloke desberdinetan. Barrunbeko beste sarrera batetik, gaur egun zeharkaezina, historiaurreko garaian ehorzteak egiteko erabili zen baita hondar arkeologikoak sartzeko bidea. 50 m-ko galeria batetik, hilobi-sektorera sartzen da,… Leer más »

Lapis specularis (Cuenca)

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Lapis speculariseko proiektuaren arduradunak diren arkeologoek gonbidatuta, eta Espeleofoto-ko lagunekin batera, taldeko bi kide izan ginen asteburu onuragarria gozatuz, Cuencako alcarreñar eskualdean. Erromatarren antzinako Lapis Specularis-aren meatzaritzak, handienetako meatze-multzoa sortu zuen eta gaur egun mantendutako onenetakoa da. Hedapenak eta beiraren erabilerak gelditu zituen meatze-lanak, noizean behin berpiztuz. “La Mora Encantada” meategiak gaur egun, kilometro bat baino gehiagoko garapena du, 40… Leer más »