Imagen de fondo

Posts By: Sabino

Mendukilo

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Argazki lanetan izan ginen taldeko bost kide Espeleofotoko lagunekin batera, Nafarroako Larraungo bailaran, turistikoa den Mendukilo leizean, Astitzeko Kontzejuan kokatua, Aralarko mendilerro karstikoaren magalean. Leizea, lehen Burdin Arotik, mendiko ukuilu gisa erabilia, turistak eta eskolumeak hartzeko egokituta dago. Kanpoan aparkalekua, harrera etxea eta ibilbide botaniko txiki bat dauzka. Kobazuloaren gaikuntza leizeari lehentasuna emanez (leizearen sei geletatik hiru egokitu gabe daude)… Leer más »

Franceses, cueva de los

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

ACTE, haitzulo turistiko elkartearen kolaborazioari esker, Castilla-León eta Castilla la Manchako barrunbeetan burutzen ari garen argazki lanarekin jarraituz, taldeko hiru kide izan ginen, Palentzia iparraldeko barrunbe turistiko honetan, Espeleofoto-ko beste lagun batzuen konpainian. Mendeetan zehar, uraren zizelkadurak diseinatu du Frantziarren haitzulo hau. Covalagua-ko ur-sorburua eta Lorako Basamortuaren artean aurkitzen da, 1137m-ko altitudetara. Independentziaren Gerran, bere sarrera naturaleko ahoa aprobetxatuz, frantziar… Leer más »

Igaratza bideko leizea

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Aralarren, Eniriotik Igaratzara doan bidearen ondoan eta Otadira iritsi baino lehen, partzialki itxita zegoen leize txiki bat aurkitu degu. Bost bat metroko putzu bertikalarekin, lurzoruan harriak eta hezurrak ikusten dira, zalantzazko jarraipenarekin.

Arrestelia (Larra)

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

ARSIP-eko lehendakaria Jean Paul Guardia eta bere lagun Jean-Luc-en konpainian, asteburu bikaina pasa degu pirineoko San Martinen Harrian. Taldeko 7 kide, eski-estaziotik hurbil duten txalet zuberotar politean gonbidatuak ginen, espeleo asteburu zoragarri batekin gozatzeko. Larunbatean, 60km garapeneko Arrestelia sistemak duen sarreretako batetik barrendu ginen, aparkalekutik 3 minutura besterik dagoen Larrandaburu-ko Trou Souffleur aho txikitik. Lehen 80 metroak nahiko estu eta… Leer más »

Tximua

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Iruñako Gorosti taldeak antolatuta, taldeko bost kide izan ginen Nafarroako DYA, Niphargus eta Espeleofotoko kideekin batera, Urbasako barrunbe eder honetako argazki sesioa burutzera. 20m-ko sarrera bertikala du bi zatitan banatuta, azkenekoa hormetatik urrun zintzilikatua, higakin-kono batera iristeko. Hemendik, arrapala zabala eta oso aldapatsua abiatzen da blokeen artean, barrunbearen izena ematen dion formazioraino. Oraindik beherago, aintzira eder bat aurkitzen da domo… Leer más »

Arritzaga, prospección

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Salida a la zona superior de Arritzaga, prospectando crestas y ladera suroeste de Kobagañe localizando una cavidad vertical con gran boca, sin identificar.

Valporquero-ko koba

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Espeleofotokin batera, taldeko bost kide izan ginen joan den asteburuan, Leoneko Valporquero koba turistikoan. Asociación de Cuevas Turisticas eta Leoneko diputaziori baimenak eskatu ondoren, hiru saioak behar izan ditugu argazki erreportaia burutzeko. Vegacervera herritxoan izan ginen, telebistako ezaguna den abenturazale ilehoria egon zen ostatu berean. Ez genuen sufritu inongo ahulaldirik ezta arazo fisikorik ere, egun horietan dastatu ahal izan genituen… Leer más »

Lañoko gobak

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Joan den asteburuan, taldeko sei kide elkartu ginen Kakuetara joateko asmoarekin, baina kotxea matxuratu zenez, plana aldatu eta Trebiño aldera abiatu ginen, lur azpiko beste motatako zulo artifizial batzuk bisitatzera. Lañoko herrira iritsi baino lehen, haitzuloen multzoak ikusten dira errepidearen bi aldeetan, Las Gobasekoak (13 koba) eta Santorkariakoak (beste 18 koba). Zalantzarik gabe, inguruko haitzuloen kontzentrazio handienean eta penintsulako eremutorio… Leer más »

2012ko Espeleolaguntza hastapen ikastaroa Gipuzkoan

Posted by & filed under Cursos, Espeleosocorro.

Zestoan eman diogu hasiera aurtengo autolaguntza eta espeleolaguntzeko hastapen ikastaroari. Hiru saiotan banatuz, bi jardunaldi teoriko-praktikoak izango dira eta azken saioan, ikasitako teknikak leize batean jarriko dira martxan. Maiatzaren 26, larunbatean, 15 lagun bildu ginen Zestoako kiroldegian. Han izan ginen taldeko kide berri eta beteranoak, zestoar espeleo koadrila jatorrekin batera, autolaguntza oinarrizko teknikak ikasteko gogo eta asmoarekin. Gure maisu Kokoloren… Leer más »

Curso de iniciación y gestión del espeleo-socorro vasco

Posted by & filed under Cursos, Espeleosocorro.

Un miembro de nuestro grupo ha participado, durante los días 26 y 27 de mayo, en un curso de iniciación y gestión del espeleo-socorro vasco, organizado por Euskal Espeleo Laguntza y Nafar Espeleo Laguntza, pertenecientes a la Unión de Espeleologos Vascos. El programa de este segundo fin de semana, se ha centrado en un simulacro de aprendizaje de técnicas de… Leer más »