Imagen de fondo

Posts Categorized: Fotografía

Nazioarteko bigarren espeleo-argazkilarien topaketa Triesten (ITA)

Posted by & filed under Fotografía.

Taldeko hiru kidek hartuko degu parte datorren astean, Italia eta Esloveniako espeleo taldeak antolatu duten topaketa honetan. Italiako Trieste herrian hostatuta, astean zehar bi lurralde hauen artean banatutako haitzulo desberdinetarako argazki-txangoak egingo dira eta larunbatean, egile bakoitzak egindako argazki onenen selekzioa, publikoari erakutsiko zaizkie. Olargueseko lehen topaketatik oso oroipen onak gordetzen ditugu, egindako lagunak eta munduko argazkilari onenen artean izateagatik,… Leer más »

Hispaniako kristala (Cuenca)

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

Cueva de Lapis Especularis de Cuenca

Cuencan izan ginen taldeko bost kide, azken asteburu honetan, lapis speculariseko hainbat meategi erromatar bisitatuz, espeleofotoko lagunekin eta inguru horretako arkeologo arduradunekin, hemeretzi pertsonako koadrila aparta eratuz, hiru taldetan banatuta, (bi argazkigintzarako eta bideorako bestea). Lapis specularis lur hispaniarren meatze-baliabide bat izan zen. Igeltsu harri mota hau, lurraren azpian aurkitzen da naturan, meazainetan eta garden naiz araztasun handiko zain geologikoetan,… Leer más »

Soplao (II)

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

Taldeko lau kide, Espeleofotoko lagunekin batera, Soplao-ko haitzulora itzuli gera azken asteburu honetan, barrunbe honen argazki-proiektuekin jarraitzeko, haitzuloaren kudeatzea, Kantabriar gobernua eta Espainiako haitzulo turistikoen elkartearen kolaborazioekin. Kobazuloko zuzendari Alfredoren laguntzaz, kobazuloko lehen galeriak zeharkatuz, meatze-guneraino iritsi ginen, bere azken jardueraren hondarrak oraindik ikusten diren meatze-galeriak ezagutuz. Aurreko aldian landutako turisten-ibilbideaz gain, beste galeri eta aretoetan izan gera: Sabai faltsuan,… Leer más »

Arrikrutz

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

Joan den larunbatean dozena bat kide elkartu ginen espeleofotoko partaide bezela, aspalditik zain genuen gipuzkoar barrunbe turistiko honetan. Bi taldeetan banatuta, argazkilari ona izateaz gain gidaria den Borjaren konpainian izan ginen jardunaldi guztian, 53 galeriako pasagune turistentzat prestatutako zirkuituan, haitzuloetako lehoia eta hartzaren irudiak ikusiz, baita gune basatiago batzuk ere, beste bigarren eskaintza duten turismo-abenturazko guneetan ibiliz. Zoritxarrez, erreka guneko… Leer más »

Akuandi

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

Urte bete pasa da jada, Lizarra-ko Txasko, Lukas eta Pekas espeleo-lagun zaharrekin, barrunbe honetako proiektu fotografikoa burutzea nahi genuenetik. Urbasako kanpinean elkartu ginen taldeko bost kide koadrila honekin eta azkenean, hamaika lagun barneratu ginen. Behin barruan, amaiera iristeko zeuden bi aukera proposatuz, batzuk eskalarekin hornituz kanoia jaitsi eta gainerakoak eskubanda baten laguntzaz balkoi arriskutsua aurreratu. Haitzuloa oso polita zegoen argazkiak… Leer más »

El Soplao (Cantabria)

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

ACTE-ren laguntzari esker eta baimen egokiarekin, taldeko 4 kide izan ginen joan den asteburuan Espeleofotoko lagunekin batera, barrunbe honetan, lehen kontaktu fotografikoa mantentzeko asmoz. Soplaoko haitzuloa Kantabrian kokatzen da, Valdaligako udaletan (Labarces eta Roizeko herrietan) eta Rionansan (Celiseko herrian). Erreal Asturiar Meategietako Konpainiak aurkitu zuen haitzuloa XIX mendean, galena-mineral ustiapen bat hasterakoan. Ustiapen zehar, meatzariak aurkikuntza mota honi “soplao” izena… Leer más »

2013-ko SPELEO- PROJECT egutegia

Posted by & filed under Fotografía.

Zorionak gure kide Sergiori, 2013-ko SPELEO- PROJECT espeleo-egutegi ospetsuan agertuko diren argazkietako baten egilea berriro izateagatik, murtziar Higuerako leizean ateratako argazki bat aurkeztuz.  

Panoramica de la Torca del Carlista.

Posted by & filed under Fotografía, General, Iluminación, Salidas Espeleología.

  El pasado 22 de Septiembre , Felix Ugarte Elkartea junto con miembros del grupo Niphargus de Burgos nos citamos en la sima de La Torca del Carlista en Karrantza , Bizkaia, con la intención de sacar una fotografía panorámica de la gran sala.    Para realizar la sesión fotográfica nos juntamos un total de 13 espeleos, ocho del Niphargus y… Leer más »

Gaztela lur azpiko ondarearen argazki erakusketa

Posted by & filed under Fotografía.

«Gaztelaren lur azpiko ondarea»-ren argazki erakusketa irekita dago jada, gure kide Sergio Laburu-ren partaidetza garrantzitsuarekin eta urriaren 17 asteazken honetan, Aguilar de Campoo-n inauguratu da, Palentzia Diputazioko goi-kargu duen presentziarekin, udaletxeak, ACT, prentsa eta abar … Espeleofoto eta Espainiako Haitzulo Turistikokoen Elkarteak (ACTE),antolatutako erakusketa, CUEVATUR 2012 egitarauko atala da eta urriaren 18an ekitaldia inauguratuko den leku berean prestatuta dago. «La… Leer más »

1º Congresso de Fotográfica Técnica em Gruta (Portugal)

Posted by & filed under Fotografía.

Joan den iraileko21-23ko asteburuan, Espeleofoto-ko beste lagun batzuekin, eta FUE-ko kidea bezela, haitzuloetako lehen nazioarteko argazki kongresuan izan ginen, GEM (Grupo de Espeleologia y Montañismo) talde portugaldarrak antolatuta, haitzuloetako argazki tekniken gaietako trukea, difusioa eta harremanetan egondako eztabaida-plataforma bat sortzeko asmoz, ingurumena babestu eta zaintzeko.   Hau izan zen kongresuak izango duen hiru asteburuetako lehena eta berari hasiera emanez, Cascais-eko… Leer más »