Imagen de fondo

Posts Categorized: Salidas Espeleología

Sastarriko kobea 1 eta leizea 1

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Taldeko lau kide izan ginen aspaldiko partez, Sastarriko bi barrunbe ezagunenak bisitatzen. Sastarriko kobea 1 Aralarreko Sastarri mendiaren hegoaldeko hegalean kokatuta, barrunberik ezagun eta mendi honen garapen handienekoa da. Haitzulo fosila, berreraikitzeko prozesuan, formazio litokimiko ugariekin. Ahoak bi galerietan banatzen du haitzuloa, eskuinekoak 83 m luzera ditu eta Hego Euskal Herriko haitzuloetan dauden putzurik politenetako bat ezkutatzen du, 25m luzerako… Leer más »

Nazioarteko bigarren espeleo argazkilarien topaketa-2013 Trieste (ITA)

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

Taldeko hiru kide (argazkilari eta bi laguntzaile) hartu genuen parte nazioarteko bigarren lur azpiko argazkilarien topaketan. Aurten italiar eta eslovakiarren arteko espeleologoek antolatuta, uztailaren 28-tik abuztuak 4-ra doan astean, Trieste-ko scout kanpamentu batean ostatuz. 16 herrialde eta lau kontinentetako argazkilari eta laguntzaileak elkartu ginen. Espeleo-argazkilarien arteko loturak indartzea da helburua, baita teknikak eta materialak ezagutzea, metodoak konparatzea, ikuspuntu desberdinekin aberastea,… Leer más »

Agidoko Leizea 3

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

pisolita en Agidoko leizea Izarraitz

Situada en la ladera norte del monte Agido del macizo de Izarraitz, con un acceso y localización un tanto “sucio” por la maleza e inclinación del terreno, Javitxu, Sabino, Roberto y yo, accedimos a Agidoko Leizea 3, sima con tres bocas de entrada, ambas conectadas, de 63 metros de desnivel (en dos o tres pozos, todos ellos verticales, dependiendo de por donde bajes) y… Leer más »

Arno inguruko prospekzioak (II)

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Mendaro eta Debaren arteko eusko-trenbidera hurbildu ginen taldeko hiru kide. Arnoko maldetan kokatzen den barrunbe bat trenetik ikusita genuen eta bertara hurbiltzeko modurik errazena zehaztu nahi genuen. Bagenekien talde desberdinek egindako kolorazioetan, Deba ibaiaren eskuin-ertzean aurkitzen diren iturburuek, Lasturreko Mendigunea drainatzen dutela eta horietako bat bisitatu genuen. Deba ibaiak hainbat edateko ur-iturri dauzka bere ertzetan, Deba eta Alzolaren artean. Ibai… Leer más »

Kobetako leizea

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Hiru asteburutan zehar, taldeko zazpi kide izan gera Arno mendiguneko leize hau esploratzen. Gaur egun, eremu honetan ezagutzen diren barrunbeetako gorabehera handienekoa da (-100 m) eta garapen luzeenetakoa (500m). Olatzetik abiatuta, dolina baten sakonean topatuko degu bere 2x1m-ko ahoa. Duela hamarkada esploratu zenez gero, berriro ere instalatu beharko genuela pentsatuz abiatu ginen, baina dirudienez jende gehiago dago gune honetaz interesatua,… Leer más »

Mailozulo

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Aurtengo espeleologi hastapen ikastaroari amaiera emateko, joan den astean sufritu genuen eguraldi txarrak, Aralarreko Malkorburu mendian topatzen den Mailozulo leizearen jaitsiera burutzea galarazi zigun. Azken asteburu honetan, bertan izan gera taldeko hiru kide hiru ikasleekin batera, ikasitako ezaguerak gauzatuz. Putzu bertikal serie baten ondoren, -100m-taraino jaitsi ginen, barrunbearen garapena jalkinez betetzen den kotaraino. Hastapen-ikastaro eta espeleo-laguntza praktikarako oso egokia den… Leer más »

Mendibeltzburuko barrunbeak (Arno II)

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Beste jardunaldi bat Arnoko mendigunea prospektatzen. Kasu honetan, Olatz-eko ermitatik abiatuz, Mendibeltzburuko gunera goaz, Ardazkundeta muinoko haitzuloa aurkituz, Arrigorrietako bizkar oinean kokatua, garapen motzekoa eta aniztasun biologiko handiarekin. Jarraitzeko posibilitatea dago irtengunearen azpialdean, baina desoztopatzea eskatuko luke, haizerik sumatu gabe. Arnoko mendigunea prospektatzen Hamabost bat metro gorago, beste barrunbe bertikal baten sarrera topatzen dugu, Ardazkundetako leizea, ez dirudi garapen luzerik… Leer más »

Ardèche inguruko barrunbeak (Frantzia)

Posted by & filed under General, Salidas Espeleología.

Apirileko 6 tik 14era, Alpeak eta Mediterraneo artean dagoen Frantziako Ardèche aldean eman zuen taldeko Aiorak. Ardèche ibaia arroil hunkigarri eta luze batetik doa eta arroilaren inguruak kobazuloez beterik daude. Kobazulo hauetan formazio bitxi aunitz aurkitzen dira eta baita urpean igeri egiteko galeria asko. CESAME espeleo taldeak Vallon Pont d’Arc-en duen etxean gelditu ziren Aiora eta Ingalaterrako CUCC taldeko beste… Leer más »

Erdikua edo Xoxuarteko kobia

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Joan den larunbatean, Arnoko mendilerrora hurbildu ginen taldeko 6 kide, Aratzekin batera, gure aurreko bisitan aurkitu genituen barrunbeetako bat esploratzea. Xoxuarte errekako isurbide aktiboa, Astigarribiako auzoan topatzen dena. Garai bateko datuak diotenez, 50m-ko desnibel eta 180m-ko garapenarekin. Dimentsio handia duen ahotik, bi leize bertikal abiatzen dira. Erreka sartzen den leizetik jaitsi ginen 5 kide, egun horretan urik ez zeramala eskertuz…. Leer más »