Imagen de fondo

Daren Cilau eta Aggy, Gales hegoaldean

Posted by & filed under Salidas Espeleología.

Aggy-rako bidea Saguzaharra, Aggy Pasbide nagusia, Aggy Kristalak, Aggy Lurreko kristalak, Aggy
Pasa den asteburuan Otsaila hasi berria zela, Erresuma Batuko Gales hegoaldeko Agen Allwedd (Aggy) eta Ogof Daren Cilau kobazuloen txanda izan zen. Aiora CUCC taldeko kideekin joan zen Abergavenny inguruan dagoen Whitewalls aterpera, Brecon Beacons parke nazionaletik hurbil. Aterpe berrituta eta ekologikoki berrituta bai, beroa, ongi isolatuta, eta mugimendu detektoredun argi urdinekin, gauean inor ez esnatzeko. Ikuspegiak dira hoberena. Goizeko tearekin atetik atera eta ikuspegi itzela dago Llangattock herritxoaren eta bailara osoaren gainean.Larunbatean goizean tarte luze batez erabakitzen egon ondoren, hamabost lagunetako bederatzik abiatu ginen Agen Allwed bixitatzera. Talde handia bai, baina bitan ezin partituz: askok bidea ez zekiten eta lau lagunentzako hau bere lehen irteera zen kobazulo batean. Aterpetik kobazulora 20 bat minutu ibili behar da eta paseoa benetan polita da, bailararen gaineko ikuspegi dotorea momentuoro edukiz. Elurra erori zitzaigun gainean eta paisaiak textura ederra hartu zuen.

Azkeneko astetan euri itzela izan denez, kobazuloaren barna bide zirkularra ezin egin eta Southern Stream Way-aren hasierara egin genuen joan etorria. Ordu pare bateko bide motza baina bariatua da: hasieran bide estu eta altua errekatxo bihurri baten gainean, saguzahar pila baten artean, gero harkaitz pilaketa baten barnean ibiliz bidea bilatu behar, eta horren ondoren Main passage-ra iritsi ginen. Pasabide nagusia bide zabal eta leuna da, ia korrika egiteko modukoa. Bertan interesgarria lurreko lokatz geruza lehorrak dira, eta hauen gainean hazi diren kristalak. Leze honen formazio politak askoz ere barnerago daude, baina hurrengo baterako utzi beharko ditut.

Igandean goiz ordu bateko paseotxoa eman eta aterpetik gora dauden eta aspaldian utziak diren harrobien artean ibili nintzen. Ondoren, sei lagun Daren Cilau-era joan ginen, albo batetik sartu eta sei ordu pasa ondren bestetik ateratzeko. Hasierako sarrera tunel txikia eta gogorra da, handienentzako gutxienez. Arrastaka ibili behar da 300m-tan zehar ur bidexka bat jarraituz eta arretaz ibili behar da guztiz ez bustitzeko. Ondoren Jigsaw passage eta Epocalypse way pasabide zabalagoak distantzian handian luzatzen dira. Berexiki, Urchin Oxbow bidean kristal oso polittak ikusten dira, triku animaliak ematen duten kristal xuri eta luzeak, esfera baten moduan jarritakoak, pena kamara ez nuela eraman egun horretan! Bidea bilatzen ibili ondoren, hiru bat eskailera ondoren, eta pare bat ordu pasa ta gero, Ogof Pen Eryr sarreratik irten ginen. Hurrengo batean kamara eramango bai. Hori bai bidai polita!

Whitewalls aterpearen gaineko harrobiak, Llangatock

One Response to “Daren Cilau eta Aggy, Gales hegoaldean”

Leave a Reply

  • (will not be published)