Imagen de fondo

Espeleologiako ikastaroa 2014

Posted by & filed under Cursos, General, Salidas Espeleología.

Gipuzkoako Mendizale Federazioak antolatuta eta Felix Ugarte Elkarteak emanda, aurtengo espeleologiako ikastaroa, joan den uztailaren 26 eta 27ko asteburuan burutu zen.

Guztira 6 ikasle parte hartu zuten, taldeko 4 kidek irakatsita.

Soka bertikalean aurreratzeko praktika eta maniobra desberdinak egin ziren larunbat goizean, Beasaineko kiroldegian. Bazkaldu ondoren, auto-laguntzaren oinarrizko nozio batzuk eman genituen eta ondoren Aralarrera igo ginen, Akaitz Txiki-2 barrunbe horizontala bisitatzera.

Asteburua Uiduin dugun bordan hostatuta pasa genuen.

Igandean, Ondarreko leizean sartu baino lehen, espeleoan erabiltzen diren korapilo eta material desberdinak ikusi ziren, baita ohiko ainguraketa instalazioen erakustaldi txiki bat eta beharrezkoak diren erreminten erabilera.

Jada leize barruan, hondartzaraino heldu ginen eta errekak zeraman ur-emari baxua ikusita, lehen 3 ur-jauziak jaitsi genituen, urpetutako lehen galeriaraino iritsi arte.

40m-ko putzuaren soka desinstalatu eta beheko ur-jauzietan zeuden soka eta ainguraketak erretiratu ziren, erabat hondatuta zeudelako.

Eta ikastaroari ginda jarri genion, azken EEL espeleolaguntzako praktikan galdu genuen neoprenoa, hainbeste denbora pasata, baldintza perfektuetan agertu zelako.

Espeleologiako 2014 ikastaroa

Leave a Reply

  • (will not be published)