Fuentemolinoseko koba

Aste buru honetako koba dotorea Burgoseko PURAS DE VILLAFRANCA-ko herri txikian topatu dugu Espeleofotoko Rupoen laguntzaz. Entzundakoak entzunda, taldeko lau bat kide irrikan geunden haitzulo berezi honek dituen bitxikeriak ezagutzeko, Rupok joan den mendeko hirurogeita hamarkadan esploratutakoa.

Koba honen berezitasun nagusiena Kare harrien pilaketa edota “pudinga” izenekoa da; hau da, orain dela 35 milioi urtez tamaina desberdinetako kantu silizeoen amalgama zementuaz osatutako nahasketa.

Harri mota hau karstifikablea denez, gutxitan sorrarazten ditu barrunbe luzeak, baina ez da gure kasua. 4086m islatzen dute eta munduko mota hauetako seigarren barrunbe handiena bezala kokatzen da.

Ibilbide horizontalekoa, lurpeko ur korronteari ondorioz eta diaklasaren laguntzaz, pudinga disolbatu du eta barrunbea zulatu du hiru solairuetan.

Haitzuloak bi sarrera ditu, 7 metroko katazulo lehor txiki bat (hemendik sartu gera), eta itxita dagoen ur-sorburua bestea (kontutan hartu behar dugu koba aktiboa dela), honek aho zabalagoa du eta besteen azpian kokatua dago, distantzi gutxira.

Bi sarbideek, ur-jauzi batean elkartzen dira, oztopo hau gainditu eta 50 metroko “túnel de los Concejales”-en sartzen gara. Hasieran, uretan ez bustitzeko, oreka mantendu ezinik aurrera jotzeko komeriak pasa genituen, baina azkenean eta azkarrago mugitzeko belauneraino sartu behar izan genituen bai katiuskak, baita galtzak ere. 25 metroko altuera duen arroi zabal batean azaltzen gara. 1700 metroko ibilbide bustia, errekan zehar bete ondoren, laminadore batean bukatzen da progresioa. Barrunbean, eroritako bloke handien inguruan goraka abiatzen dira espeleologoak izendatzen dituen bigarren eta hirugarren solairuko sarbideak.

Ekipatuta zegoen soka baten laguntzaz igo ginen goiko galeri nagusietara, zutabeaz, estalagmitaz, banderaz eta estalaktitaz apaindutakoak.

850 metrokoa den 3 garren solairuan aurkitzen dira espeleotema ederrenak. Eszentrikak, sabaiaren zenbait ingurutan aurkitzen dira, lurrean bitxiztatutako goursak, manganeso eta oxido desberdinengatik zutabeak zuri garbitik marroi eta beltz koloretara pasatzen diren tonalitate guztiak ikusten dira. Paretak koladaz tapizatuta daude. Urte askotako lanak.

Baina oraindik imajinaezineko leku magiko bat zain daukagu. Aintzira txiki baten ertzean gozatu dezakegu, nola plakaz plaka, kaltzitaren apal txikiak makarroi batzuekin lotuta dauden; hojaldrearen itsura dirudite.

Hirugarren solairuko galeria kolada batek mozten du kanpora dijoan bidea 50 metro lehenago.

Irteera, bigarren solairutik egitea erabaki genuen, baina susto galanta jaso genuen “paso del hombre de goma”n instalatutako alanbrezko pasamanosa eten zenean eta taldeko kide batek, 18 metroko arrailean behera irristatzeko zorian geratu zenean, txorkatila bihurrituta, minez, errenka jarraitu zuen eta noski, komeriak pasa zituen aurrerago zegoen marmita zeharkatzeko, hemen arriskurik ez, baina blai eginda bukatu zuen erori zenean.

Azkenean, gaueko bederatzitan, barruan hamar ordu pasa ondoren, batailita bat izan balitz bezala geratu zen gertaldia.

Fuentemolinoseko koba bisitatzerakoan, aparteko portaera eskatuko genizueke naturaren opari hau babesteko.

Argazki gehiago ikusteko aukera

[www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157605793768735/show/]

Informazio gehiago.

http://www.niphargus.net/fuentemolinos.htm
http://www.niphargus.net/Imagenesnuevas/PDF%20varias/correo_prensa_fuentemolinos.pdf
http://www.elcorreodeburgos.com/noticias/2010-01-24/una-gruta-burgalesa-unica-en-el-mundo

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

abril 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930