Imagen de fondo

Ikerketa arkeologikoak Arritzagan

Posted by & filed under Medio humano.

Asteburu emankorra Arritzagako meatze-mugarrian, taldeko hiru kide lanean izan ginen Aralarreko lursail honetan, Amezketa-ko lagunei eskerrak emanez, Buruntzuzinen duten ostatua utzi zigutelako.

Ostiralean, egun euritsuaren menpe, meategi moderno bat topografiatu eta bi indusketa miaketa egin genituen, haietako bat oso leku interesgarrian, meatze-kokaleku zahar bat dirudiena, minerala erauzi eta galdatuko zuen gunea. Hormaren oinarrian, mineral-hondar eta blokez itxitako meatze-aho bat ikusten da. 1 x 0,5 m-ko kata batean, 30 cm-ko sakontasunean, brontze aroko zeramikako zati ugari agertu ziren, malakita mineralen arrastoak eta 20 cm sakonerago, lehen galdaketako lingote txiki baten zatia ere.

Hurrengo egunean, izerdia aldapaz gora botata, lubaki handietara igo ginen kata bat egiteko asmoarekin, baina oso zaila izango zela konturatu ginen, blokez eta poluzio modernoekin beteta daudelako. Inguruko bazterretan saiatuz, porrota jaso genuen, berehala topatzen ginelako lapiazen oinarriekin.

Emaitza onak eman zituen ordea, goiko zanga txikian egindako ikerketan. Mineral hondarrak, haitzari itsatsitako buztinetan aurkitzen ziren. Betegarrian eta bi geruzen arteko kontaktuen zonan, zati zeramiko batekin batera, ikatz-printza txikiak agertu ziren, meatzari zahar haien lan modua argi frogatuz.

 

Leave a Reply

  • (will not be published)