Imagen de fondo

Iturmendiko Jentil Zuloa garbitzen

Posted by & filed under General, Parque del mundo Subterráneo - Lurpeko Eremuen Parke Tematikoa, Salidas Espeleología.

Aspalditik ezaguna, Hernaniko hirigunetik oso hurbil topatzen da, «Buskando» baserriko lurretan kokatua, hainbat urtetan zehar barrengorri ekoizpen fabrika bezala erabili izan da. Bere sarrera horizontala, itxita egon da hormigoitutako eraikuntza baten bitartez eta dituen beste bi sarrera bertikalak, estalita.

Garapen horizontaleko, 239 metro luzerako haitzuloa. 1,8 m-ko altuera eta 0,70 m-ko zabalerako sarrera du, dimentsio handiko bi galerietara sartu ahal izateko, oraindik barrengorrien lur landuaren geratzen diren hondar askorekin. Bi alboetan, kanpokoarekin komunikatzen diren dimentsio urriko tximiniak daude. Haitzulo fosila, formazio estalagmitiko ugariekin, baino oso hondatuak aipatutako jarduerengatik. Kiropteroak ikusten dira.

Eusko Jaurlaritzatik jasotako diru-laguntzari esker eta Hernani-ko udalaren kolaborazioekin, joan den larunbat honetan, taldeko 9 kide hasi ginen barrunbe honen errekuperazio eta garbiketa-lanekin, etorkizuneko Iturmendi lur azpiko parkearen sorrera plan barruan.

Geomorfologikoki, zona honek karst oso eboluzionatua du, lurzoru zabal batean erdi-ezkutuko lapiaz zelaiarekin, kasu askotan jatorri antropiko eta oso higatutakoa; potentzia urria eta azaleratzeko kontuan izanez, garapen nabarmeneko barrunbe hau aurkeztuz, eta sistema hidrologiko aktiboa, isurbide, iturburu eta lur azpiko ibaiez eratuta, oso argigarri eta balio pedagogiko handiarekin.

Kanpoko paisaiari buruz, bi arro itxi aurki ditzakegu; haietako lehenak iparraldeko lur iragazgaitzetako ur zirkulatzaileak jasotzen ditu, Larrabide errekako urak Buskandoko isurbidean infiltratuz eta bigarrenak, depresio ikusgarri eta oso malkartsua eratuz, iturburu bat, gainazaleko isurketen tarte eta beste isurbide berri batekin. Itumendiko iturburu eta haitzulo-isurbidean, hogeita hamar bat metroetan aurrera egin daiteke, eta isurbideak 155m luzerako lur azpiko erreka pasatzen den galeri meandriforme baten sarbidea baimentzen du. Azken depresio honen genesia, lur azpiko sare zahar baten hondoratzea izan liteke, bere isurialdeen bertikaltasunagatik, ardatz handienaren norabidea gainera berretsiz.

Lur azpiko gunearen garapena, bai barrunbe fosila naiz aktiboak, tolesturaren norabideari jarraitzen dio, kareharrizko barra perpendikularki ebakitzen duten haustura desberdinek (diaklasak eta failak) gainera eraginda.

 

Leave a Reply

  • (will not be published)