Imagen de fondo

Iturmendiko Jentil Zuloaren inaugurazioa

Posted by & filed under Divulgación, General, Parque del mundo Subterráneo - Lurpeko Eremuen Parke Tematikoa.

Iturmendiko Jentil zuloan burutu degun garbiketa lanari amaiera aproposa emateko, barrunbetik 6000 kg txatar, 27000kg obra-hondakin eta beste 1200kg tamaina handiko hondar eta plastiko atera eta gero, ate irekiko jai jardunaldia antolatu genuen hernaniarrentzat, errekuperaziorako eman degun lehen pausoa aurkezteko eta partaideak egiteko asmoz, etorkizunerako parke honen balioa zabalduz. Herritik oso hurbil dagoen eremu txiki honetan, ia fenomeno karstiko guztiak kontzentratzen dira.

80 ikusnahi baino gehiago hurbildu ziren Antziolako hitzordura, horien artean alkatea eta udaleko teknikari desberdinak nabarmentzen ziren, familiak umeekin eta adin desberdinetako pertsonekin batera.

Hastapen txiki baten ostean eta inguruko bisitaren ondoren, bertaratutakoak kaskoekin hornituta, hiru txandatan sartu ziren haitzuloan. Galerietako hormetan zintzilikatutako argazkiekin eta barnean eskaini genuen dokumentalari esker, txanpinoi haitzuloaren garbiketa aurretik nola zegoen gaurko egoerarekin konparatu ahal izan zuten.

Irteterakoan, Koldo gure chefak prestatutako hamaiketako atsegina dastatu ahal izan zuten: ardo edo sagardoaz ureztatutako txistor pintxoak eta noski, txanpinoi goxoak ere ez zitezkeen falta.

Ekitaldiak komunikabideen gaineko eragina ere izan zuen. Hurrengo loturetan daukazue informazio gehiago:

http://www.kronika.net/index.php?Sec=01&Cod=35236&Act=07&HL=iturmendiko%20jentil&buscar=iturmendiko%20jentil

http://www.diariovasco.com/v/20130317/comarca/medio-centenar-vecinos-visitaron-20130317.html

 

Leave a Reply

  • (will not be published)