Imagen de fondo

Iturmendiko Jentilzuloaren ate ireki ihardunaldia

Posted by & filed under Divulgación, Parque del mundo Subterráneo - Lurpeko Eremuen Parke Tematikoa, Salidas Espeleología.

Iturmendiko Jentilzuloaren ate ireki ihardunaldia

Iada igaro dira bi urte Hernanin kokatua dagoen Iturmendiko Jentilzuloa goitik behera garbitu genuela. Lurpeko eremuen parke tematikoaren proiektuaren lehenengo zatia burutu genuen. Horren ondoren leizearen aurkezpena antolatu eta herritarrei barrutik eta garbitua ezagutzeko aukera eman genion, gure proiektua ezagutzera emanez.

  11202823_10206516882738568_4911804331840236833_o

Bi urte daramatza atea itxirik kobak, eta joan den igandean ate irekien ihardunaldi berri bat antolatu genuen. Honen helburua: gure proiektua jende gehiagori ezagutzera eman  eta herrian dugun kobazulo garrantzitsuenetako bat bisitatzeko aukera izatea.

Oraingoan ere talde txikiko bixita gidatuak izan ziren, eta kanpoan pazientziaz itxaroten zutenentzat txanpinoi pintxoak banatu genituen.11144447_10206516885378634_7043200832434457145_o

Ehun bixitaritik gora hurbildu zen, eta oso gustora ibili ziren, bai barruan baita kanpoan ere. Felix Ugarte Elkartetik ere oso pozik geratu gara herritarren erantzuna eta beraien interesa bertan dugun lurpeko eremuarekiko eta lanean gauden proiektuarekiko.

Kaskoa dutenak barrura. Besteak txanpinoiak dastatzera beren txanda iritsi arte

10514331_10206516884498612_7435884709958188836_o

Hernaniko Kronikan ateratakoa

http://www.kronika.eus/albisteak/hernani/albistea/2015/06/06/878a447950797/hernaniko-kobazulo-luzeena-berriro-zabalik/

Garbikata Lanetako Bideoa

Leave a Reply

  • (will not be published)