Imagen de fondo

Nazioarteko bigarren espeleo argazkilarien topaketa-2013 Trieste (ITA)

Posted by & filed under Fotografía, Salidas Espeleología.

Taldeko hiru kide (argazkilari eta bi laguntzaile) hartu genuen parte nazioarteko bigarren lur azpiko argazkilarien topaketan. Aurten italiar eta eslovakiarren arteko espeleologoek antolatuta, uztailaren 28-tik abuztuak 4-ra doan astean, Trieste-ko scout kanpamentu batean ostatuz.

fotógrafos Trieste

16 herrialde eta lau kontinentetako argazkilari eta laguntzaileak elkartu ginen.

Espeleo-argazkilarien arteko loturak indartzea da helburua, baita teknikak eta materialak ezagutzea, metodoak konparatzea, ikuspuntu desberdinekin aberastea, etorkizuneko kolaborazioak botatzea, eta abar, guztia giro adiskidetsuan, bost egunetan zehar, barrunbe desberdinetako lantegi praktikoetan partekatuz, bertako gidari adituen laguntzaz, azkenik emaitzak proiekzio-areto batean erakusteko eta posiblea bada egindako lanak geroago argitaratzea.

 lista fotografos

Hurrengoak dira bisitatu genituen haitzuloak:

Grotta Impossibile (ITA)

Garapena: 2200 m

Desnibela: 161 m

ARVA 1: Triesteko autobide handiaren lanean zeuden bitartean aurkitu zuten barrunbea. Hasiera batean, sarrera irekidura estua zenez, gero artifizialki desoztopatu zen. Louis Torelli esploratzaileetako batekin izan ginen (Commissione Grotte Eugenio Boegan Società Alpina delle Giulie, sezione di Trieste del Club Alpino Italiano-ko lehendakaria) eta euskal herriko lagun mina. Arva, elur-jauzietan lurperatutako gorputzak lokalizatzeko erabiltzen den ekipoaren izena jarri zioten, zulaketaren puntua horrelako aparatu batekin kokatzea lortu zutelako. Ahoa kutxatila batez itxia dauka. Eskailera metaliko eta eskubandekin instalatutako 25m-ko putzu sakon batek, galeria handi batera darama, espeleotema ugariekin. Meandro baten ondoren, 35m-ko putzu bertikalera heltzen gara, 130 x 80m-ko azken areto zabalera iristeko, 80m baino gehiagoko altuerarekin, eta estalagmita handi batekin, honen inguruan beste tamaina txikiagoko formazioak ikusten dira, plater asko pilatutako formarekin

 Impossibile ARVA 1

ARVA 2: Sistema beraren bigarren sarrera artifiziala da, errepidearen beste aldean kokatuta, eta hau ere kutxatilaz itxia. 30m-ko sarrerako putzua, eskailera finko eta eskubandaz instalatuta, galeria luzera darama. Formazio aldetik oso aberatsa eta lokaztutako zonekin. Hainbat rappel eta eskubanden ondoren, ugaritasunez apaindutako beste areto batera igotzen da, inoiz erretratatua. Bitxikeri bezela, gorago dagoen beste galeria batean, autobide pendoitzeko euste tiranteak ikus daitezke.

 Impossibile ARVA 2

grotta MARTINA (ITA)

Garapena: 1991m

Desnibela: 60m

Barrunbea bisitatu genuen talde bakarra izan ginen eta agorraldia kontutan hartuta, kongresuan argazkiak egiteko zerrendatik baztertzea proposatu genuen barrunbe hura. Berehala estutzen den aho natural zabala du eta handik hurbil, beste sarrera artifizial bat praktikatu zuten, 10m-ko arrapala makur eta estua, barrunbearekin topatzeko. Meandro estua eta lokatzaz beteta, egun horretan ur gutxi zeramana. Beheko ubidea salbatzeko instalazioa tibetar pasarte eta eskubanda ugariz osatuta dago. Bukaerarako aintzirara iristeko bidean bi urmael aurkitzen dira. Ibilbide kilometriko honetan zehar, Savi barrunbeko galerietara igotzen diren hainbat soka aurkitzen dira.

 Martina

Gualtiero Savi (ITA)

Garapena: 4062m

Desnibela: 103m

Aurreko barrunbearen metro batzuk gainetik aurkitzen da, Stena Mendiaren hego saihetsean, mendiko gailurrera doan bide eta trenbide zaharreko egoitzaren artean. Kutxatilaz itxita dauka ahoa, sabai baxuko aretoak galeria luze eta horizontal batera eramaten gaitu, lehen metroetan oso konkrezionatuta, eta hemen begietsi daitezke barrunbe honetako bitxikeriak, azenarioak eta elefantea, batez ere. Hainbat pisutan adarkatzen denez, kata-zulo eta instalazio finkoen bitartez aurrerapena errazten digu. Bere lehen esploratzaileetako batengandik datorkio duen izena.

 Savi

Grotta Gigante (IT)

1840an aurkitu zen, Timava ibaiaren lur azpiko ibilbidearen jarraipen ikerkuntzen zehar, Trieste-ren ur-hornidurarako. Haitzuloak galeria handi eta paregabe bakarra du, 107 m-ko altuera, 280 m-ko luzera eta 65m-ko zabalerarekin. 1995ean munduko haitzulo turistiko handiena izanez, Guinness records-eko liburuan sartu zuen. Pasagunez prestatuta, jaitsieran 500 eskailera ditu eta beste horrenbeste igoeran, ibilbide zirkularra osatuz. Bi pendulu geodesikoak dira bitxienak, beraien kableak haitzuloko sabai eta oinarriaren artean finkatuta daude, lurrazalaren mugimenduak detektatzeko. 1963 geroztik sismografoen estazioa badu ere, lurrikaren detekzio eta ikerketarako. Formazio aldetik, Ruggero-ko zutabea nabarmentzen da, 12m-ko altuerarekin, haitzuloko estalagmitetako ikaragarriena.

 Gigante

Esloveniar karst:

Asteari lan atseden bat emanez, eta Esloveniarren mugatik hortain gertu izanda, hurrengo bi barrunbe ospetsu hauek bisitatzeko aukera aprobetxatu genuen.

Škocjan jame

Esloveniako hego-mendebaldean kokatua eta Kras-eko (Karst) eskualdean, kolapsatutako dolinak dauzkan kareharrizko haitzuloen sistema da. Haitzuloek, bost kilometro baino gehiagoko garapen eta hainbat ur-jauzirekin, munduko leku onenetako bat da fenomeno karstikoen ikerketarako. Haitzulo-sistemak dauzkan hezeguneen garrantziaz, Biosferaren Erreserba-zerrendan sartuta dago.

Unescok Gizadi Ondarearen zerrendan sartu zituen1986an.

Reka, lur azpiko ibaia bilakatzen da Škocjan haitzuloko Velika dolinan, lur azpian zehar 34 kilometrotan Adriatiko itsasorantz dario, Mongalcone-tik gertu agertuz, Timavo ibaiaren adarra bihurtuz.

Martelova izendatutako aretoa neurri handienekoa da, 300m-ko luzera, 123 m-ko zabalera eta 146 m-ko altuerarekin.

Postojna jame

Postojna-ko hiritik oso hurbil dago. 20 kilometrotako tunel eta galerietako multzoa da. Haitzuloa Carso eskualdeko (esloveniarrez kras eta, karst germaniarrez, hortik dator erliebe karstikoaren izendapena), haitzulo handiena da eta Europan bisitatuena.

Ospetsua da bere historiako aurkikunde ugariengatik eta haitzuloan aurkitzen diren berezitasunengatik, munduko beste inongo lekutan ez daudenak.

Proteoa, Postojna haitzuloko biztanlerik ospetsuena izanez gain, beste 83 animali mota  aurkitzen dira: armiarma txikiak, otarrainak, tximeletak, sagu, ur barraskiloak, saguzarrak…

Tren elektriko baten bidez egiten da ibilbidearen zati handiena.

Predjamako gaztelua

Esloveniako hego-mendebaldeko haitzulo baten aho barruan eraikitako gaztelua. Eslovenieraz jama “haitzuloa”esan nahi du, beraz bere izenak “haitzulo bateko gaztelua” esan nahi du. Postojnatik 9 kilometrotara aurkitzen da.

Gaztelua kokapen ikusgarrian aurkitzen da, 123 m-ko amildegi baten aurrean. Nahiz eta gaztelua XVI mendearen amaierakoa izan, bazegoen XII mendean beste eraikuntza. Herriko elezaharraren arabera Erazem Lueguer Baroi ospetsua, bortizki hil zen gazteluan. Elezahar hau sakonki inprimatuta dago folklore eslovakiarrean, Robin Hood-eko estiloan, heroi-lapur honek, Viena eta Trieste-ren arteko bidean zebiltzan merkatari karabanei erasotzen zien.

 Eslovenian karst

Argazki gehiago ikusteko aukera, hurrengo link honetan:

http://www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157635070031654/show

Leave a Reply

  • (will not be published)