Imagen de fondo

Torca de los Morteros (Burgos)

Posted by & filed under Fotografía, General.

Hasi da, Burgos iparreko putzu bertikal handietan garatuko den Espeleofotoko azken proiektu handinahia. “Abismo 233” izenarekin, Torca de los Morteros leizearen desnibel handiko sakonaren omenez, hasiko gara. Espinosatik, Sia mendaterako igoeran, hegal malkartsu batean aurkituta.

Taldeko bi kide izan ginen lehen ekitaldi honetan, kantabria, burgos eta madrileko espeleologo lagun artean.

Hainbat putzu itzel dauzka 15 km garapeneko barrunbe honek. Lehen aipatutakoaz gain, 120m desnibeleko beste batekin hasi ginen, baino 40m beheragoko beste pisu batetik lotutako balkoi batetik.

Lehen saiakuntza honek, lan korapilatsu hau hobetzeko eta okerrak zuzentzen joateko, balio izan digu.

 
torca de los Morteros 2

Leave a Reply

  • (will not be published)