ESPELEOLOGIa HASTAPENA Maiatzak 14-15

ESPELEOLOGIa HASTAPENA Maiatzak 14-15

Hernaniko Felix Ugarte Elkarteak, herritarrei zuzendutako espeleologia ikastaroa antolatuko du maiatzak 14-15eko asteburuan.

Alpinismoaren lehengusua den arren, bere material eta teknika propioak ditu. Hauek izango dira ikastaroan ezagutu eta praktikatuko direnak, lurpeko paisaia ezkutu eta harrigarriak segurtasunez bisitatu eta esploratu ahal izateko.

Ikastaroa bi jardunalditan egingo da;

lehenengo jardunaldian Santa Barbarak eskola gisa eskaintzen dizkigun bertikalak erabiliko ditugu progresio bertikala (jumarra eta jaitsierak soketan) ikasteko.

Behin oinarrizko ezagutzak finkatuta, bigarren jardunaldian, leize batean murgilduko gara ikastaroan barneratutako edukiak praktikan jartzeko.

Plazak mugatuak izango dira eta lehentasuna emango zaie Hernaniko biztanle direnei. Ikastaro hau 16 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago.

Izen-ematea zabalik dago www.felixugarte.org web orrian. Bertan, norberaren datuak erregistratu beharko dira. Ikastaroa guztiz doakoa izango da, materiala eta mendiko-asegurua barne.

Ausartu zaitez esperientzia ahaztezin hau bizitzera!!!

Izena emateko.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSf-quZWBaDXlagHpanQDd9p7KTsVoyrDeh_a9HNOn9hj9_M9Q/viewform

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Entradas recientes

Calendario

abril 2023
L M X J V S D
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Share This