Eskola Kirola Espeleologia

Eskola Kirola Espeleologia

Atzo maiatzak 3, Antonengo kobera joan ginen Ataungo eskolarekin, eskola kirola irteeren barruan.

Nahiz eta herria gorrian egon, Ataunen bertan zenez koba, irteera egiteko aukera izan genuen eta nola beraiek oinez joan behar zuten eskolatik, kaskoak eta eskularruak banatzera eskolara bertaratu ginen. Behin hau eginda, kobara inguratu ginen kotxez, aldatu, materiala hartu eta oinez kobaren ahoetara joan ginen.

Antonengo kobeak bi aho dauzka, eta biak eskalekin instalatu behar genituen, gure asmoa trabesia bat egitea baizen. Horretarako, lanak banatu eta bakoitzak aho bat instalatu genuen umeak irakasleekin batera eskolatik oinez etortzen ziren bitartean.

Lan gehien zeukan ahoa bukatzear genuenean agertu ziren umeak eta taldekideak instalazioa bukatzen zuen bitartean, nik taldeari koban nola aritu behar ziren azalpenak eman nizkien.

Ahoak 5 bat metro dituenez beherantz, ikusi orduko bat baina gehiago urduritu egin zen, baina egia da denak, urduriago edo gutxiagoa, oso ondo aritu zirela eta arazorik gabe sartu zirela barrura.

Behin barruan ginala, kobak nola sortzen diren azaldu genien, kobaren zenbait toki erakutsi eta zonalde batean esertzeko eta argiak itzaltzeko eskatu genien, kotziente izateko zein arriskutsua izan daitekeen kobazulo batean argi edo pila gutxirekin sartzea. Honetaz aparte, argitasun eta soinu eza zer den ikus zezaten ere balio izan zigun ariketa honek. Bertan argazkitxo bat atera genien eta kobaren bisitarekin jarraitu genuen.

Zonalde batean repisa batetik pasa behar ziren eta behean lurra pixka bat urruti geratzen zenez, errespetu pixka bat ematen zuen pausu horrek. Ondoren, ranpa batetik jaitsi behar ginen beste ahoaren bila joateko eta trabesia amaitzeko. Bertan beste eskala bat utzi genuen jarrita segurtasunez atera ahal izateko. Irteera oso ondo joan zen eta bai ikasleak bai irakasleak oso pozik ikusi genituen eta oso gustora egon zirela esan ziguten, beraz, denak pozik.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

octubre 2024
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031