ESPELEOLOGIa HASTAPENA IRAILAK 23-24

ESPELEOLOGIa HASTAPENA IRAILAK 23-24

Hernaniko Felix Ugarte Elkarteak, herritarrei zuzendutako espeleologia ikastaroa antolatuko du irailak 23-24eko asteburuan.

Alpinismoaren lehengusua den arren, bere material eta teknika propioak ditu. Hauek izango dira ikastaroan ezagutu eta praktikatuko direnak, lurpeko paisaia ezkutu eta harrigarriak segurtasunez bisitatu eta esploratu ahal izateko.

Ikastaroa bi jardunalditan egingo da;

lehenengo jardunaldian Santa Barbarak eskola gisa eskaintzen dizkigun bertikalak erabiliko ditugu progresio bertikala (jumarra eta jaitsierak soketan) ikasteko.

Behin oinarrizko ezagutzak finkatuta, bigarren jardunaldian, leize batean murgilduko gara ikastaroan barneratutako edukiak praktikan jartzeko.

Plazak mugatuak izango dira eta lehentasuna emango zaie Hernaniko biztanle direnei. Ikastaro hau 16 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago.

Izen-ematea zabalik dago azpiko estekan. Bertan, norberaren datuak erregistratu beharko dira. Ikastaroa guztiz doakoa izango da, materiala eta mendiko-asegurua barne.

Ausartu zaitez esperientzia ahaztezin hau bizitzera!!!

Izena emateko.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSf-quZWBaDXlagHpanQDd9p7KTsVoyrDeh_a9HNOn9hj9_M9Q/viewform

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

julio 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031