SANTUTXOKO LEIZEA 1, 2 eta 3

2023eko Otsailaren 18

Partaideak

  • Mikel Uzkudun
  • Jon Ziganda
  • Carlos Arana
  • Mireia Carabantes
  • Mikel Azkue

Sarrera eta helburuak

Santutxuko leizea 1

Orain dela urte asko gure taldekide batzuk santutxuko leizea 1 esploratu eta topografiatu zuten eta gure helburua topografia berregitea da, taldeak dokumentu digitala eduki dezan. Gainera, errekako zatian inkognita batzuk daude oraindik.

Santutxuko leizea 2

Gure taldekide batek leize posible baten koordenadak bidali zizkigun eta hura esploratzeko helburuarekin gerturatu gara.

Santutxuko leizea 3

Bidean ginelarik zulo txiki bat topatu genuen eta bertatik korronte handia ateratzen zen. Sartzea eta esploratzea erabaki genuen.

Gaia

Santutxuko leizea 1

Zoritxarrez, leizeko sarrera zaborrez betea zegoen, bizikletak, zabor-poltsak, txarrantxa pilak, medikamentuak, etab. Beharbada, garbiketa bat egin beharko dugu etorkizunean eta hortaz aparte, zaborrik ez botatzeko kartelen bat jarri.

Leizera sartu ginen eta meandro estu batetik barrena aurrera egin genuen pasaezina den puntu batera iritsi arte. Sendimentuz pilatutako gunea da, beraz, eurite haundi baten ondoren berriz etorri beharko dugu, euriak bere lana egin duen ikusteko.

Puntu pasaezin hortaraino egin genuen topografia eta azken puntua “0” batekin markatuta utzi dugu. Hurrengo batean puntu horretatik bertatik hasteko.

Santutxuko leizea 2

Koordenada horietara joan ondoren, santutxoko leizea 1 leizearen sarrera antzekoa iruditu zaigu, dolina batean dago kokatuta leizea.

Leizeko sarrera bertikala da eta 8 bat metroko putzua instalatu behar izan genuen. Putzu horren basera iritsitakoan beheraka doan tubo bat jaitsi dugu, sedimentuz guztiz tapatuta geratu arte, topografia egin dugu eta atera gara.

Santutxuko leizea 3

Topatutako zulo txiki horretara sartu ginen eta jaitsiera estu baten ondoren meandro batera sartu ginen. Meandro horretatik igaro ondoren putzu haundi batera iritsi gara eta berriz ere etorri beharko dugu esplorazio eta topografiarekin jarraitzera.

Ondorioak

Oso irteera interesgarria izan da eta taldearentzat oso positiboa. Katalogatu gabeko bi leize aurkitu ditugu eta batean behintzat lanak bukatu ez direla jakitea berri ona da! Leizeak aurrera darrai!

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

julio 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031