Espeleologia Eskola Kirola

Kaixo ikastetxe, irakasle eta ikasleoi

Azken urte hauetan Felix Ugarte Elkartearekin, eskola kiroleko espeologia irteerak gauzatu dituzuen ikastetxeekin harremanetan jartzen gara.

Covid 19-ak sortu dituen eragozpenei aurre eginez, aurten ere irteerak egiteko aukera eman nahi izan dizuegu eta Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin bat eginik, eskola kiroleko irteerak segurtasun guztiz burutu ahal izateko neurriak hartu ditugu.

Gipuzkoako Mendizale Federazioaren gomendioak jarraituaz, aktibitatea 15 laguneko gehieneko taldeetan egin beharra izango dugu. Beraz, 15 pertsona baina gehiago elkartuko ginatekeen kasuetan, 2 taldeetan banandurik sartu beharko ginateke kobazuloan, 10 minutuko tartea utziaz hauen artean. Gehieneko ikasle kopurua 40-koa izan ahalko da eguneko eta 30 ikasle baina gehiago elkartuko balira, 3 taldetan banatuko ginateke.  

Irteeratako materialaren garbiketa protokoloa dela eta aurten ez da sartu irten bikoitzik burutuko, kaskoak bi ikasle ezberdinen eskuetatik pasa ez daitezen. Eskularru eta kaskoak Covidaren aurkako garbiketa bat jasoko dute irteera amaitzean, hurrengo irteerarako egokituaz.

Txandak erreserbatu ahal izateko, aurreko urteetan bezala 681078052 telefonora deitu dezakezue. Besterik gabe agur bat jaso eta zuen berri izatea espero dugu.

federezioaren bidez Covid-aren inguruko ikastaroa egin dugu gida guztiok.

Felix Ugarte Elkartea

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

julio 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031