Saltarriko leizearen garbiketa

Saltarriko leizearen garbiketa

Ekainaren 6an, Saltarriko leizea garbitu zen, Enirio-Aralar Mankomunitateak antolatuta eta Gipuzkoako Mendi Federazioaren, Felix Ugarte elkartearen, Landarlan ingurumen elkartearen, Aizkorri Mendizale elkartearen, Otsotarrak elkartearen eta Aralar Bizirik plataformaren laguntzarekin.

Saltarriko leizea Aralarko larre garaietan dago, Saltarriko zutarritik eta abereentzako harrapalekutik gertu. Mendizale, artzain eta abeltzainentzako pasabide bat da, eta bertara ibilgailuz iristeko azpiegiturarik ez dago. Leizea oso txikia da, 7 metro inguruko sakonera dauka eta metro karratu gutxiko azalera besterik ez du.

Felix Ugarte espeleologia-elkartea leizera jaisteaz eta barruan zeuden hondakinak igotzeko beharrezko maniobrak eta instalazioak egiteaz arduratu zen; gainerako parte-hartzaileek, berriz, hondakinak garraiatzen eta sailkatzen lagundu zuten.

Guztira, 1459,6 kg hondakin atera ziren, beheko taulan ikus daitekeen bezala. Laguntzaileok egiaztatu ahal izan dugunez, hondakin gehienek patroi bera zuten, hau da, edozein etxebizitzetan sortu daitezken ohiko hondakinez beteriko plastikozko poltsa asko atera ziren, hala nola latak, plastikoak, bizarra mozteko xaflak, beirazko botilak, arrautza-azalak, kosmetikoak, baita pixoihalak, kazolak edo bonbillak ere. Laburbilduz, argi ikusten da Aralarko erabiltzaile batzuk leize hau zabortegi bezala erabiltzen aritu direla urte askoan zehar, izan ere, 87. urtetik ia gaur egun arteko iraungipena duten kontserba latak aurkitu ziren.

Jasotako zaborraren sailkapena gaika
Ontziak405.2Gasolina eta olio bidoiak, garbigarriak, zorro eta poltsa ugari, garagardo lata ugari,…
Beira249.9Ardo eta likore botilak batik bat.
Txatarra153.7Oiloen kaiola, itxitura materiala, metalezko egiturak, karretila, eltzeak,…
Errefusa636.4Jostailuak, bizarra mozteko xaflak eta banandu ezin zitezken bestelakoak
Pilak/bateriak10.52 bateri eta pila ugari.
Albaitaritza produktuak3.9Indizioak, probetak eta botikak.
Osotara1459.6Kg

Atera ziren hondakinen artean, deigarriak dira gasolina edo oliozko bidoiak, pilak eta bateriak eta albaitaritzako hondakinak; izan ere, Aralar sare karstiko bat da, gipuzkoar asko edateko urez hornitzen dituena.

Parte-hartzaileok uste dugu horrelako ekintzak berriro gerta ez daitezen eta iraganeko kontua izan daitezen beharrezkoa dela garbiketa hau ahalik eta gehien zabaltzea. Horregatik, Aralarko erabiltzaile guztiei dei egiten diegu inguru eder eta aldi berean zaurgarri hau zaintzeko.

Felix Ugarte Elkartea, Gipuzkoako Mendi Federazioa, Landarlan ingurumen Elkartea, Aizkorri Mendizale Elkartea, Otsotarrak Elkartea eta Aralar Bizirik Plataforma 

Saltarriko Leizearen garbiketa

Limpieza de la sima de Saltarri

El 6 de junio se realizó la limpieza de la sima de Saltarri, organizada por la Mancomunidad de Enirio-Aralar y con la colaboración de la Federación de Montaña de Gipuzkoa, las asociaciones Felix Ugarte, Landarlan, Aizkorri Mendizale y Otsotarrak y la plataforma Aralar Bizirik. 

La sima de Saltarri está situada en la zona de pastos altos de Aralar, cerca del menhir de Saltarri y del “harrapaleku” para ganado con el mismo nombre. Es una zona de paso tanto para montañeros como pastores y ganaderos en donde no hay ninguna infraestructura para acceso rodado de vehículos. La sima es una pequeña cavidad de aproximadamente 7 metros de profundidad y escasos metros cuadrados de superficie. 

La asociación de espeleología Felix Ugarte fue la encargada de descender a la sima y realizar las maniobras e instalación necesarias para ascender los residuos que se encontraban en el interior, mientras que los demás participantes ayudaron en tareas de transporte y separación de residuos.

En total se sacaron 1459,6 kg de residuos tal y como se refleja en la tabla inferior. Los colaboradores hemos podido constatar que la mayoría de los residuos tenían el mismo patrón, esto es, se sacaron muchas bolsas de plástico cerradas con residuos típicos de un domicilio como pueden ser, latas, plásticos, cuchillas de afeitar, botellas de vidrio, cáscaras de huevos, cosméticos, incluso pañales, cazuelas o bombillas. En resumen, se ve claramente que algunos usuarios de Aralar han estado utilizando esta sima como vertedero durante muchos años, ya que se han encontrado latas de conservas con caducidades desde el 87 hasta prácticamente la actualidad. 

Clasificación de los residuos encontrados por fracción
Envases405.2Bidones de gasolina y aceite, productos de limpieza, paquetes y bolsas, muchas latas de cerveza,…
Vidrio249.9Botellas de vino y licores.
Chatarra153.7Jaula de gallinas, material de cerramiento, estructuras metálicas, carretilla, cazuelas,…
Resto636.4Juguetes, cuchillas de afeitar y eta otros residuos difíciles de separar
Pilas/Baterías10.5Dos baterías y muchas pilas.
Productos veterinarios3.9Jeringuillas, probetas y medicamentos
Total1459.6Kg

De entre los residuos que se sacaron llaman la atención los bidones de gasolina o aceite, pilas y baterías y los residuos veterinarios, ya que Aralar es un entramado kárstico que abastece de agua potable a muchos guipuzcoanos y guipuzcoanas. 

Los participantes creemos que es necesario realizar la mayor difusión posible de esta limpieza para que este tipo de acciones no vuelvan a repetirse y sean cosa del pasado. Por ello realizamos un llamamiento a todos los usuarios de Aralar para cuidar este entorno tan precioso y a la vez delicado.

Felix Ugarte Elkartea, Federación de Montaña de Gipuzkoa, Landarlan ingurumen Elkartea, Aizkorri Mendizale Elkartea, Otsotarrak Elkartea eta Aralar Bizirik Plataforma 

Saltarriko Leizearen garbiketa

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

septiembre 2021
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  
Share This