Arno mendiguneko prospekzioak (III) (Birular mendian)

Arno mendiguneko prospekzioak (III) (Birular mendian)

Hilabete negutar hauetan gune honetako landare gutxi aurkitzen denez, taldeko 6 kide aprobetxatu genuen joan den asteburua, Arno mendiguneko Birular mendiaren ipar hegala prospektatzeko.

598m gailurreko antenatik abiatuz, area nabarmena aztertu genuen 350m-ko kotaraino jaitsiz; altura honetan, goroldioaz estalitako lapiaz malkorrak jaitsiera eragozten zuelako. Jardunaldia onuragarria izan zen, bi barrunbe aurkitu zirelako:

BI-1: dolina-gunetik hurbil, artadi batean aurkitzen da leizea. Elkarren ondoan oso hurbil dauden bi aho ditu, bata oso estua eta bestea zuhaitz baten azpian kokatua, dimentsio handiagokoa eta aire beroa botatzen zuena. Sarreran kokatutako bloke batek aurreratzea galarazten du. Harri bat botatzerakoan, putzu bategatik erortzen da arrapalan jarraituz. 20m baino gehiago izan ditzakeela kalkulatzen dugu

BI-2: leize bertikala, lapiaz horizontalean kokatua, Lasturreko harana ikusten den egurats zabaleko balkoian dagoena. Ahoa lauza handi batekin estalita zegoen eta dimentsio txikikoa. 11m oposizioan jaitsi eta leiho bat zeharkatuz, kolada baten atzean arrakala estuan bukatzen da.

Birular

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

agosto 2020
L M X J V S D
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  
Share This