Ibarrengon Lanean jarraitzen dugu

Ibarrengon Lanean jarraitzen dugu

Uztailaren 18ko larunbat goizean geratu ginen Candido, Natxo, Uzkudun, Felix eta Ziganda Ibarrengon barrena sartzeko, eta kobaren topografiarekin jarraitzeko. Material guztia prestatu, maskarilak jantzi eta 10ak alderako soken lehen instalakuntzan geunden arnesa eta burniak jartzen. Azkar iritsi ginen topografiatzen hasi behar genuen lehen puntura, 170 bat metroko sakoneran.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA


Sarreratik Manteka gelara dena topografiatua daukagu, eta handik sifoieraino doan bidea ere bai, bainan tartean adar asko dauzkagu esploratzeko eta topografiatzeko, eta lan hori zen egun hortako helburua.

3 kide gelditu ginen topografiatzen, eta beste biak sifoiera abiatu ziren bertako beste gune batean berdina egitera. Ez zen lan erosoa izan, toki kaotikoetatik ibili bait ginen, labirintikoak, blokeen artean eta erraz galtzeko guneetan.

Bazkaltzeko bostak elkartu ginen eta arratsaldean berdinarekin jarraitu genuen berriz ere bi taldetan zatituak lanari etekin gehiago ateratzeko asmotan.

Nekea somatzen hasi ginenean kanpora irtetea erabaki genuen, eta bide horretan koban dauzkagun dispositiboetatik klima datuak ere hartu genituen.

Afaltzeko ordurako atera ginen. Pozik atera ere, eguna ondo aprobetxatu bait genuen: 500 metro baino gehiagoko estu guneak topografiatuak, eta klima datuekin.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Egun borobila.
Ala ere, lana badugu bertan oraindik ere eta bueltatuko gara.

Muestras para su estudio:

En Ibarrengo llevamos ya un par de años haciendo un estudio, tenemos colocados 3 sensores de temperatura en diferentes puntos de la cavidad. También se han recogido muestras de sedimento para su estudio.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

julio 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031