Arno mendiguneko prospekzioak (IV) (Birular mendian)

Arno mendiguneko prospekzioak (IV) (Birular mendian)

Taldeko hiru kide elkartu ginen joan den larunbatean, Birular mendiko beste zona berri bat prospektatzeko, lehen asteburuan aurkitu genituen bi barrunbeen ondotik pasatuz, ahoak markatzeko.

Oraingo honetan hegorantz abiatu ginen, Leiarteko Sakonaren faila aldera, Lapiaz malkartsua zeharkatuz, bi barrunbe berri aurkitzeko:

BI-3: lapiaz berean aurkituta, dimentsio txikiko aho horizontala du, berehala 6,5m-ko bertikalean jaisten da 102  norabideko arrakala baten erdian, eta 8 m-ko garapenekin. Kolada parietalak eta ahuntz garezur bat aurkitu genuen barnean. Diaklasa estu baten ondoren, maila bat jaitsiz, barnera ezinezko katazuloan bukatzen da.

BI-4: Aurrekoaren metro batzuk gainetik, kareharrizko murrutzar baten oinean, dimentsio erosoko leize honen ahoa aurkitzen da. Zuhaitz batean eskala ainguratu ondoren, 8m-ko lehen bertikala jaitsi genuen, 12m-ko beste putzu batekin jarraitzen duela ziurtatzeko, baina ezin izan genuen bigarren hau jaitsi materiala falta genuelako. Harri bat behera botatzerakoan lurzoru azpialdea huts egongo balitz bezala jotzen du. Topografia eta esploratzea geratzen zaigu.

Gure ahalegina berriro saritu zuen Marik beste jardunaldi onuragarri batekin (eta jada bi doaz).

 Birular II

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

octubre 2024
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031