Otsabioko karsta

Otsabio-ko mendigunea, Araxes ibaiaren bi aldeetara hedatzen da, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugakidean. Kareharri jurasiko eta kretazikoak azaleratzen dira, mendigune malkartsu kárstiko hau osatuz.

Mendigune gandor lerroaren artean dijoazten haranak, V formako profila dute eta sendo sartuta daude, hegal pendiente nabarmenak eduki dezatela zehaztuz.

Hegoaldeko malda eguzkitsuetan, arteak landaredi baxuekin nahastua dago eta ipar itzalpeko hegaletan berriz, pagadiak dira nagusi eta tarteka desbasotuta. Beste zona askotan, lapiaz biluzia eta hartxingadiak azaleratzen dira. Kareharri urgonianoak Otsabio gandorraren gailur lerrotik, Leizegazto-ko eta Añiren zonetaraino hedatzen dira, Nafarroarekiko mugan.

Otsabio 1: edo Austokieta haitzuloa, Lizartzatik igotzen den pistaren ondoan kokatzen da,2 m diametroko ahoak, orbel betegarri handiz partzialki estalita eta beherantz doan arrapalak, 30m-ko zabalera, 60m-ko luzera eta 10m-ko altuera, duen aretoari ematen dio sarrera. Lurzorua gangatik eroritako blokeen betegarria da. Aretoko bukaera aldean azaltzen dira haitzuloak dauzkan espeleotema bakarrak, zoladura estalagmitikoa eta bertan urperatzen dira sabaiko ur filtrazioak. Ehiztariek haitzuloko sarrera hondakindegi bezala erabiltzen dutenez, atsekabe handia dugu gure barrunbeei dieten errespetu gutxiengatik.

Antxunbelardi: Otsabio mendiko pinudi eta pagadiaren arteko baso banalerroan kokatutako leizea, Askata izeneko lekuan (500 m-ko kotan).30 m desnibeleko putzu garbia. Ahoak 2,5m-ko diametroa du, lapiaz itxurazko forma zirkularrekin.

Añi mendiko ipar hegal malkartsuan, gailurretik100 mbaino beherago, goitik datozen ur-jauziak amiltzen dira, bi leize eratuz:

Leizegazto 1: 12m-ko diametroa duen dolina zabal batean, 27m-ko desnibel eta 8 m-ko diametroa duen leizea da. E eta M aldeak bertikalak dira, eta iparra berriz, 30 m-ko luzera duen eskaloi bertikalez osatutako arrapala; aurrez-aurreko hegal aldapatsutik, bi ur-jauzi erortzen dira leizean. Ur hau, bigarren leizeko putzu handietako ohebururantz doala dirudi.

Leizegazto 2: bere ahoak 4m-ko altuera eta 8m-ko zabalera du eta oinplanoan, leize 1-etik 30m HE-ra kokatzen da. Beste ur-jauzi bat erortzen da ere bertan. Blokeen arteko beheranzko sarrera eta kareharri tuparrizko horma hauskorrak. -10 kotatik aurrera, makurtutako tarteak bertikalekin aldizkatzen dituen arrapala eratzen du, -158m-ko kotaraino kanoi ikusgarria eratuz. Barrunbearen erabateko garapena 240m-koa da eta leize hauen drainatzea Insalus-eko isurtzerantz doa.

 

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

octubre 2020
L M X J V S D
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  
Share This