Oarsoaldeko barrunbeak

Oarsoaldeko barrunbeak

Gipuzkoan kareharrizko lur behartsuenetakoa, Aitzbitarteko haitzuloak izango dira garrantzitsuenak, baina ba ditugu beste hainbat barrunbe ez hain ezagunak. Hurrengo planoan kokatuko ditugu txosten honetan aipatzen direnak.

 

planoa

Kobaxar: Santiagomenditik, Landarbaso bidearen aldeko hegalean topatzen da (Astigarraga eta Errenteriaren artean), Mugaritz jatetxe ezagunetik zabaltzen den arroan. 10m-ko desnibel eta 80 m-ko garapenekin.

Haitzuloen barnetik darion lur azpiko erreka, ibilbide-erdian desagertzen da eta ahotik hurbil aurkitzen den iturriarekin konektatuko da ziurrenik, hondakindegi bezala erabili izan den gune batean.

Badu beste bigarren sarrera bertikala, aho nagusiaren gainean, leiho baten antzera.

Galeri nagusiak garapen meandriformea du, gela txiki batzuekin goiko solairuan, beste bi galerietan banatuz azkeneko zatian, nagusia, lur azpiko erreka isurtzen den tokian sifonatzen da eta beste galeria, bihurgunetsua, metro gutxitan aurrera ezinik geratzen dena.

Barrunbearen sarrerako zona lehorrean, animali baten ohea ikusi degu baita guano-hondarrak.

 Kobaxar

Sarjinako Zuloa edo Baringarate-beko Haitzuloa: Errenteriako Aldura txiki mendian kokatua. Baringarate-bekoa (Barinketa) baserritik berrehun metrora, arro ñimiño batetik dario, haitzuloaren barnean ezkutatzen den erreka. 185m-ko garapenarekin eta +10 m-ko desnibelarekin. Sarrera zabala eta sabai baxukoa du, alderantzizko lenarrez betea. Barrunbean aurreratzean neurriak pixkanaka estu eta makurragoak egiten dira, tarte batzuetan errekak utzitako ubide lehorraren gainean herrestatu behar izanez. Zona honetan, topaketa harrigarria izan genuen azeri batekin eta beldurtuta, barrunbearen barneko txoko batean ezkutatzea erabaki zuen. Metro batzuk aurrerago, espeleotemaz betetako zona fosil batera igo ginen tximini batetik, esekitako hainbat galeria batzen diren mailan.

Bere sarreratik oso hurbil, garapenik gabeko kobazulotxo bat aurkitzen da eta interesgarria izango litzake kata arkeologikoren bat egitea.

 Sarjinako zuloa

Maidazulo (Enlako Kueba, Txatolako kueba): Oiartzuneko «Txatola» baserritik hurbil. 40m-ko desnibel eta 380 m-ko garapenarekin.

«Errekatxulo»-an ezkutatzen den errekaren berragertzea. Oinplano horizontalean, hego-mendebalderantz 430 metrotara kokatua, fluoreszeinarekin egindako kolorazioaren arabera. Era zirkularreko aho bitxia, bere barnetik darion errekaren trop-plein-a dirudi.

Higadura mekanikoa eta material klastikoen erakuskari garrantzitsuak. Saguzar-kolonia handi bat ere aurkitzen da barnean.

Bere izen mitologikoa Maidazulotik Intxisu Mairi eta Mairu-ra eratorria du.

 Maidazulo

Errekatxulo 1: Oiartzun eta Errenteria arteko mugatik hurbil.

12m-ko desnibela eta 158m-ko garapena.

Sarrera horizontala eta aho handikoa, arro itxi txiki baten urak jasotzen dituen erreka sartzen dena, berriro Maidazulon agertuz. Estratifikazio-fenomeno interesgarriak eta sedimentazioa gordetzen ditu, beti itota ikusi den sifoian amaituz.

Errekatxulo 2: 5m-ko desnibela eta 27m-ko garapena.

Sarrera bertikala, 1. ahotik oso gertu. Errekaren ondoan, bere eskuineko ertzean.

 Errekatxulo 1 eta 2

Amabirjinako Zuloa: 9m-ko desnibel eta 34m-ko garapenarekin.

Oiartzunen, Aginaga edo Aine izeneko baserritik 20 bat metrora. Torres haitzuloa dagoen mendi bizkar berean aurkitzen da, baina gailur aldean. Bere sarrera ez da apenas ikusten, baserriko etxekoandreak kontatu zigun bezala, piztiei sartzea galarazteko bi bloke handiekin tapatzen saiatu ziren. Oso ezaguna eta aspalditik bisitatuta, baita Guardia Zibilentzat, komentatu ziguten bezela. Bere sarbide estuak tamaina nabarmeneko areto bakarrera ematen dio sarrera, higakinez estalitako lurzorua eta zaborra, etxe-abelburuen hezurdura ugariekin.

 Amabirjinako zuloa

Torreseko haitzuloa

Oiartzuneko Iturrioz auzoan, garai batean dorretxea izandako Torres baserritik oso gertu. Sarrera estua, 2m-ko altuera eta metro bat baino gutxiagoko zabalera, sakontasun gutxikoa, leize txiki batean amaitzen dena. Ez zuen bizigarritasunik izan, nahiz eta ehiza-postu bezala erabili.

Gipuzkoan altzari-arteko ale bakarrenetakoa, 18 zm-ko hezur bat aurkitu zen, zanga baten kubitua grabatu desberdinekin landuta; hainbat animaliekin, oreina, zaldia, uroa eta bi sarrio, irudi antropomorfoekin batera. K.A. 12.000ean datatua, Magdaleniense kulturan, Goiko Paleolitikoaren amaieran.

 Torre

 

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

1 comentario

  1. 1940 hamarkadan hoiek guztiak esploratzen ibilitako Adolfo Leibar… bizi da oraindik! 😉 Orain dela urte pare bat egon nintzen bera elkarrizketatzen.

Calendario

mayo 2024
L M X J V S D
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031