Urtiagako haitzuloan, Zestoako Katamarrua Natur taldeekin

Zestoako Katamarrua Natur taldeak txango bat antolatu zuen joan den igandean (abenduak 12), Itziar inguruko Urtiaga haitzulora, eta taldeko bi kide apuntatu ginen beraiekin, hamabost pertsonako koadrila osatuz.

Gaurko honetan, Ramon espeleologoari tokatzen zitzaion Salbatore mendiaren lurpeko misterioak besteei azaltzea. Linternak pizteko aukerarik gabe gelditu ginen Urtiagako koba giltzarrapatuta aurkitu genuelako. Nahiz eta eremuko beste koba batzuen sarrerak topatu, ez zen inor ausartu Zelaieta eta Urtiagako leizeetara sartzen.

Erakustaldi zoragarri bat eskaini zigun Ramonek. Lehen gizakiak sua nola egiten zuten adierazteko, sukarri eta pirita harriek talkatuz, kea lortu zuen ardagaien txirbilen gainean txinpartak botaz. Eskuan prest zeukan espartzu-sehaska batean sartu zituen pilatutako txirbil hauek eta besoari bueltak ematen hasi zen haize-erroten itxoroskia balitz bezela, su magikoa lortu arte.

Jai festa honi amaiera ezin hobeto emateko, kriston hamaiketakoa prestatu genuen kobazuloaren inguruan, onuragarrizko solasaldiekin koadrila jator honekin.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

febrero 2021
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
Share This