Txutxuta 1 eta Uidui 10, leizeak

Aspalditik artzainengatik itxita zeuden leize hauek eta eguberriak dakarzkigun eguraldi ederrak aprobetxatuz, taldeko zazpi lagunen artean lan-koadrila polit bat osatuta, Aralarreko borda ingurura abiatu ginen.

TXUTXUTA 1:

Koldok, aspalditik zuen markatuta Txutxutako zulo txiki hau, nahiz eta bide ondoan izan, ez zen lokalizatzeko erraza izan. Iazko azaroan zuloa handitzen hasi ziren. Gainaldea garbitzea lortu zutenean, harri handi xamar bat agertu zitzaien trangatuta eta tartean gelditzen zen zirrikitutik leizea jaistearen beldurrez ziren harri honen erorketa posibleagatik.

Aurreko asteburuan, “traktel» baten laguntzaz, sarrera desblokeatzea lortu zen eta Koldo, lehen gizakia bezala, jaisteko ohorea izan zuen. 13 metroko bertikal dotorea rappelatu eta eskalatu beharreko galeri txiki baten ondoren, meandro estu batean bukatu ziren gure ilusioak …

Txutxuta 1

 

UIDUI 10:

Ba zen inguruan ere burutu gabeko beste zulo bat, irteera baten bueltan, txiripaz, Txomin eta Koldok topatu zutena. Bigarren honen agindupean eta bere esanetan, eskua besterik sartzeko modukoa bai zenez, hasi ginen mendiko maldak poliki-poliki orrazten, bista nekez eta kostata aurkitu genuen ahoa, eta Txutxutan bezala, gainaldeko lur azala garbitu eta “traktelekin” kendu behar izan genuen sarrera blokeatzen zuen tamaina handiko harri puska. Zortzi bat metroko bertikala eta bi galeri maldatsuetan bidebanatzea, 40 bat metro izango ditu luzeenak eta bukaeran meandro estu batean sifonatzen da. Sabai altu xamarra, hamar-hamabost bat metrokoa eta bost bat metro zabaleran. Gain azaleko indusketa txiki bat egin ondoren, lokatzen artean hezur beltz batzuk aurkitu ditugu (ornoa eta eskapula) baita belarjaleen bizpahiru hagin ere.

Uidui 10

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

2 Comentarios

  1. Joe Sabino, ya estaba deseando que añadirias esos post, jajaja. Buen trabajo y gracias por mantener tan activa la web.

    Saludos, Mikel.

  2. Aupa Xabino web orria frexko mantentzen duzulako, eutsi horrela. Ipintzen dituzun argazki joko hoiek oso onak dira. Zorionak

Calendario

abril 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930