
ERMITTIA
Joan den asteburuan, taldeko sei lagun abiatu ginen Debako Ermittia kobara, barnean zirkuitu berri bat diseinatzeko posibilitateen bila.
Orain arte, sarrerako galeri horizontalak duen erraztasunez, Eskola kirolean parte hartzen duten lehen hezkuntzako ikasleekin bakarrik saiatzen ginen lehen bertikaleraino.
Kobazulo hau hobeto aprobetxatzeko gogoekin, adin handiagoko gazteentzat bideratu nahian gaude. Aurrera jarraitzeko aukera bakarra zegoela pentsatuz, nola gainditu (modu errazenean) zortzi metroko bertikal hori? Aukera bat baino gehiago planteatu ziren, baina gure pozerako eta gutxitan gertatzen den bezala, esplorazioak bere fruituak eman zituen: soka eta eskala beharrik gabe, barne-txangoa borobiltzea lortu genuen.
Irudian, gure irakasle nagusia Kokolo, soluzioaren bila galeri lenarizatu eder batean.