LA LEZE

Udan sartu garenetik eta kontrako eguraldi euritsuengatik, burutu gabe gelditu zitzaigun antolatutako goiz-txango hau; hala ere, joan den larunbat honetan, taldeko hiru kide animatu ginen, gaurkoan espeleoa aparkatuta utzita, kirol anai hau dena, praktiketan jartzen.

Milaka urte behar izan ditu Artzanegi errekak La Lezeko koba-amildegia higatzeko eta Europako amildegirik jatorrenetako bat sortzeko. Orain uraren urratsak jarrai daitezke, zati batean lur azpitik eta bestean kanpoan, edertasun ikaragarriko kobazuloan barneratzeko.

Araba eta Nafarroako mugen artean, Egino herritik gertu dago ikusgai zulo handi hau. N-1etik kilometro gutxira. Honek ibilbidearen amaiera markatzen du.

Mendia igotzen hasi eta eskalada eskolako bide ondotik pasako gara. Hortik gora diagonalean, aldapa bortitza gainditu beharko degu gailurretik Hoya de la Lezeko ikuspegi bikainekin disfrutatzea nahi baitugu.

Tontorreko arroka biziaren gainetik jaisteko bide-txurra bilatu behar da. Mendiaren beste aldeko basoen sakonean bizpahiru rappel natural instalatu ditugu zuhaitzetan, itzela eta bikaina den kobaren ahoraino iristeko. Ordu eta erdi behar izan degu paradisu eder honetara hurbiltzeko.

Hemen hasten da arroila ilun honen bidaia, horma bertikal handi baten arraila. Atsedena hartu hamaiketakoa dastatzeko eta ondoren, neoprenoaz jantzita, errekan behera hasteko prest gaude gaurko abenturan. Malda irristakorrak eta ur hotza izango ditugu adiskide.

Pare bat ordu igaroko ditugu barnean, jauziak jaitsiz, txirristatzen, igeriketan, uretan blai, umeak bezala gozatzen… baina, kontu handiarekin ibili behar da tarteka aurkituko ditugun hodi zatiekin. Garai batean jarritako hodieri metalikoa. Uraren emaria asko jaitsi da azken aste honetan eta jauzien indarrak ez ziren arriskua emateko modukoak.

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

1 comentario

  1. Estubo muy bonito aunque pase un poco de frio pero merecio la pena. El fotografo tambien muy bueno

Entradas recientes

Calendario

abril 2023
L M X J V S D
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Share This