Higuera-ko leizea (Murtzia)

Joan den asteburu honetan 900km urrundu gera, inoiz ezagutuko degun barrunbe arraroenetako bati argazkiak egitera, bitxi geologikoa benetan. Bidenabar, aukera aprobetxatu genuen “cueva del Estrecho”-ko haitzuloen kontserbazio-egoera egiaztatzeko. Laurogeita hamarkadan, errepide nazionaleko handitze lanetan, aztarnategi neolitikoa duen barrunbe sistema hau agertu zen.

Bidaia jarraituz, Murtziako Pliego herrian aurkitzen da Higuerako leizea. Zorte ikaragarria izan genuen taldeko hiru kideok, Niphargus eta Espeleofoto-ko beste sei lagunen konpainian, galeri zati baten segurtasun eta egokitzapeneko baimentzen duten lanak amaitu ondoren, sinestezinezko Paradisu Aretoraino ibilbidea burutu genuen. Zaila da Higuerako Leizearen edertasun misteriotsu eta mehatxagarriaren pareko adjektiboak aurkitzea.

Espezializatuek bakarrik bisitatu dezakete Leizea. Segurtasun arrazoiengatik eta Europako berezienetako den haitzulo honen kontserbazioa bermatzeko. Geologikoki, munduko garrantzitsuenetakoa beharbada, eta Nuevo Mexikoko Lechuguilla Haitzuloa (munduko politena, kontuan hartuta) bezain ederra zela, ziurtatu ziguten.

Formazio geologiko oso arraro eta ezezagun dituenez, paregabea egiten dute Higuerako leizea, beste haitzuloetan nekez gertatzen direnak, ikaragarri eta oso ugariak dira honetan. Beste berezitasun bat izango litzake aintzira baten kokapena, azken galeriak baino kota altuagoan.

Barrunbearen sendotze-lanak bukatu zituenetik, posible da bisitarien segurtasuna bai lur azpiko ekosistema delikatuaren kontserbazioa bermatzen dituen balizatutako bidea jarraituz, haitzuloaren barnetik mugitzea.

Haitzulo hau oso ezaguna zen, baina barrunbe honen handitasuna ez zen 1997 arte jakinarazi, espeleologo lokal batzuei esker, galeri sare hauen sarrera deseragoztea lortu zutenean.

156m-ko desnibela eta 5.500m-ko garapenekin, Higuerako Leizea Murtzia Eskualdeko barrunberik garrantzitsuena da.

Jatorri hidrotermaleko barrunbe hau, areto ederrekin banatzen diren galeri estu eta sare labirintiko konplexuekin hedatzen da, nazioarteko interes zientifikoko heziketa geologikoekin.

Putzu batetik du sarbidea, “scallops” handiko morfologiekin, baina ur fluxu jatorria goranzkoa susmatzen da eta ez beheranzkoa, ohikoa izan daitekeen bezala.

Sarrera honek, lotuta dauden hiru putzu ondoren, Bilera-Aretoarekin konektatzen da eta aurrerago Koral Aretoarekin, kaltzita eta aragonitozko espeleotema ugaritasunez apainduta.

Esekitako aintzira bat saihestu ondoren, Bainuontziko Aretoa eratzen duen urpetutako diaklasara jaisten da, hormetan burmuin edo hodeien (“clouds”) itxurazko formazioekin.

Puntu honetatik Paradisuko Aretora sartzen da, zabala eta formazio geologiko ikusgarriekin, (pinakuluak, tipulak, korakoideak) irudi paregabea eskainiz.

Haitzuloaren urpeko aintziretan, milimetro bateko luzera duen krustazeo itsu eta gardeneko famili bat aurkitu dute, ganben ahaideak. 20ºC-tan Klimatizatutako putzuetan bizi dira, aspalditik.

 

argazki gehiago ikusteko aukera:

http://www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157629262136976/show/

 

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

septiembre 2020
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  
Share This