Kobetako leizea

Kobetako leizea

Hiru asteburutan zehar, taldeko zazpi kide izan gera Arno mendiguneko leize hau esploratzen. Gaur egun, eremu honetan ezagutzen diren barrunbeetako gorabehera handienekoa da (-100 m) eta garapen luzeenetakoa (500m).
Olatzetik abiatuta, dolina baten sakonean topatuko degu bere 2x1m-ko ahoa.
Duela hamarkada esploratu zenez gero, berriro ere instalatu beharko genuela pentsatuz abiatu ginen, baina dirudienez jende gehiago dago gune honetaz interesatua, eta lau putzuak jaisteko behar ziren frakzionamenduak ebatzita zituen, baita behealdeko eskubanda.
Lurzoruan guano kantitate handia ikusi degu eta bi kiropteroak egan. Aipagarria da ere arrabio eta apoen presentzia lehenengo aretoetan. Troglobioak ere aurkitu genituen ur putzu txikietan, batzuk barrunbe honetako endemikoak.
Esploratu gabe dauden altuera handiko hainbat tximinia desagertzen dira sabaietan, haietako batetik ur-jauzi txiki bat iristen zaigu, desnibel handieneko azken putzuaren jaitsieran zehar freskatuko gaituena. Behealdean, bi galerietako bat fosilduta dago eta hainbat metro aurrera dezake egoera txarreko eskubanda bati esker; bestetik ura beherantz desagertzen da, meandro estu bat bihurtuz eta jarraipena galaraziz.
Leize honetatik oso hurbil eta bidearen ondoan, beste barrunbe bat aurkitu degu, aireari putz egiten dion dimentsio txikiko ahoarekin, arrapalan jaisten den galeria fosil meandriformea, 0,5m-ko altuera eta 1,5m-ko zabalerekin, seguruenik aurreko leizearen tximinietako batekin komunikatuko dena.
Kobeta

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Calendario

septiembre 2020
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  
Share This