
Esplorazio Espedizioa Austrian
Pasa den Abuztuan, Austriako Salzburgotik hurbil dagoen Loser arean urtero antolazen den espediziora taldeko bi kide joan bi astez. Karst paisaiaren eredu polita den area honetan, 1970. hamarkadaz geroztik hainbat leze topografiatuak izan dira Cambridge University Caving Clubek antolaturik (http://expo.survex.com). Kanpamendu nagusia Bad Aussee herriko kanpin eroso batean egiten da eta goi kanpamendua leze baten sarrera ondoko bibak batean izan da, 1800 metrotako altueran gutxi gora behera.
Goi kanpamendura iristeko ibilaldia lapiaz ederren gainean dihoa non sistema karstikoa pixkanaka geratzen den ageri. Goi kanpamendua lezeen sarrerez beteta dagoen paisaia ederraz dago inguraturik. Euria ia gelditu gabe egin izan duen arren, Fer eta biok lezeetan zortzi bat egun eman ditugu eta hainbat teknika ikasteko aukera izan dugu: esploraziorako ekipamendua jartzen, topografia konplexuekin orientatzen eta mapa berriak egiten, ohiko instrumentazioa eta Survex programa erabilita.
Nahiko lehorrak izan arren, Loserko lezeak hotzak dira. Tenperatura 2-4 gradukoa da eta izotza eta elurra aurki daiteke batzuetan, baita zuhaitz itxurako urjauzi izoztu ederrak ere. Fer eta biok bi putzu bertikal berri esploratu genituen eta fosil handiak eta amoniteak topatu genituen bukaeran. Zoritxarrez bukaera estu samarra zen eta ez genuen jarraitu ahal izan. Espedizioaren bost asteetan zehar hogeita hamar kide baino gehiago igaro dira. Aurtengo asmoa zabal topografiaturiko hiru sistemak konektatzea zen. Topografiak Kaninchenhöhle, Steinbrückenhöhle eta Tunnockschacht lezeak elkarrengandik oso hurbil zeudela erakusten zuen. Metro gutxi falta ziren bai bertikalki zein horizontalki eta espedizio-kideok gogor ekin dugu hiru sistemetan aldi berean, berauen arteko elkarguneak bilatzeko. Espedizioa amaitu orduko SH eta TS lezeen arteko elkargunea topatu egin da eta KH eta SH arteko topografiak 45 metrotara hurbildu egin dira beraz, urte fina izan dela deritzote hainbat urteetan zehar bertan izan diren kideak.