Obenkun koba
Jai-astelehen honetan, taldeko bi kide izan ginen Arabako Done Bikendi Harana herrian, Bitigarra mendian kokatzen den koba garrantzitsu honetan, 1047metroko kotan. Mendatean zegoen elurrarengatik, kostata eta kateei esker baselizaren ondoan kotxea aparkatzea lortu genuen.
Sarrera HE norabideekin, (gaur egun ia erabat itsutua dago mendiko maldaren hondakinekin), oso malkartsua da, 4 m luzera eta 0,60 m zabaleko hodi estua zeharkatuta gela handi batera heltzen da, 2 m-ko altuera eta zorua kareharrizko blokez estalita.
Gela honetan bakarrik ikusi ditugu oso tamaina txikiko dozena erdi sagu-zahar hibernatzen. Areto honen bukaeran beste galeri makur bat jaiotzen da aurrerago bi adar zatitan banatuz, baina lehenago eta eskuin aldean, leize bat aurkitzen da 14 metroko sakonerekin. Bertikaleko erdialdean leiho txiki bat zeharkatuz, beste galeri horizontalekin topatzen gera eta 10 m aurrerago kolada handi batean bukatzen da. Beheko gela oso dekoratua dago eta eskaloi bat igota (hojaldre itxurazko) galeri labur batean amaitzen da. Kolada handi bat osatuz, ur-jauzi bat daukagu bertikaletik eskuinera, eta ura lur zoruko blokeen tartean desagertzen da.
1934an Fernández Medranok azalerako aztarnak burutu zituen giza hezurrak aurkituz, baita harri beltzezko aizkorak eta mailuak, zeramika zatiak inpresio plastikoekin, geziak ….
Giza hezurrak aurkitu ziren eremuan baino pitin bat barrurago ikatz guneak azaltzen dira, sute txikien hondakinak dirudi, eta tartean ez zen aurkitu ordea erre hezurrik.
Kronologian, Brontze Aroan kokatzen dira aipatutako zeramikak baita metalezko gezia ere.
Bestalde, haitzulo honetan argi nabarmentzen da garai bateko hartzaren presentzia, naiz eta Ursus arctos’en hezurrak aurkitu, barrunbeen bukaerako ezker galerian, gutxienez hiru hartz-ohe ikusi ditugu, baita atzamarka ugari hormetan. Gauzak honela izanik, gune arkeologiko baita paleontologiko bezala katalogatu genezake barrunbe hau.