
Lareo inguruko haitzuloak
Joan den asteburu elurtu honetan, taldeko bi generazioko kideok izan ginen Aralarren aspalditik ezagunak ditugun Lareo inguruko hego-urgonianoren haitzulo dotoretan.
Lareo urtegiaren eremuko paisai zuri zoragarriekin txoratuz, Akaitz Txiki 2 kobekin hasi ginen larunbateko txangoa. Lehenengo aintziraraino iritsi eta ez genuen jarraitzeko posibilitaterik izan bustiko arriskua baitzegoen. Goiko galerian berriz, zutabeen artean makurtuta jarraituz, beheraka zioan arrail sakon bat topatu genuen, baino eramagun 35 metroko soka motzarekin ez genuen guztia esploratzea lortu.
Barrunbe honetatik 40 m beherago kokatzen da txangoko bigarren haitzuloa, Akaitz Txikiko leizea 1. Sarrerako zuhaitz bati soka naturalean lotuta, hamar metroko lehen bertikala jaitsi genuen. Hemen, galeriaren norabidea 180º-ra biratzen da beheraka malda irristakor batez eta lehen gertatu bezala, progresioa moztu behar izan genuen 35 metroko soka motzengatik. Galeria honek lehen haitzuloan ikusi degun arrailen antzeko itxura du eta bien arteko komunikazioa aurkitzea posiblea ote den ala ezezko zalantzarekin bueltatu beharko degu taldekoei jakinarazteko.
Akaitz Txiki 1 koban ere izan ginen. Han jarraitzen zuen harro zutabe argal nagusia, zoruko gours ederrak zaintzen. Udako nibelekin konparatuz, aintzirak ez zuela hainbesteko urik ohartu ginen.
Lareoko koban, barneko gela nagusian bazkaria dastatu eta beheko sotoa bisitatzera pasa ginen. Bestetan barrikadatxo bat izaten da sarreran baina ez gaur; zorionez, txukuna eta txikiziorik gabe ikusi degu, formazioak errespetatzen direla dirudi, ea horrela iraun dezakeen.
Eta azkenean, Sastarriko 6 leizera arrimatu ginen, gaurko sokatxo honen laguntzaz, lehen komentatu degun kontrako emaitza berberekin, kirol entrenamendu bezala arrimatu ginen lehenengo balkoira eta segidan ia beheraino, bost bat metro faltan.
Oso ondo Sabino, astebukaera earra.