Soplao (II)
Taldeko lau kide, Espeleofotoko lagunekin batera, Soplao-ko haitzulora itzuli gera azken asteburu honetan, barrunbe honen argazki-proiektuekin jarraitzeko, haitzuloaren kudeatzea, Kantabriar gobernua eta Espainiako haitzulo turistikoen elkartearen kolaborazioekin.
Kobazuloko zuzendari Alfredoren laguntzaz, kobazuloko lehen galeriak zeharkatuz, meatze-guneraino iritsi ginen, bere azken jardueraren hondarrak oraindik ikusten diren meatze-galeriak ezagutuz.
Aurreko aldian landutako turisten-ibilbideaz gain, beste galeri eta aretoetan izan gera: Sabai faltsuan, Azalorearen aretoan eta Basoko galerian.
Lortutako material grafikoen lehen erakusketa, hurrengo link-ean ikus daiteke:
http://www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157632341841226/show/
Pixkanaka eboluzionatzen joango da barrunbearen garapena hobeto ezagutu eta luzatu ahala, espeleologiarentzat den kapera Sixtina.
