La Cubada Grande (Burgos)

Ez genuen Burgos probintziako lurpea aspaldian bisitatzen eta aitzakia Espeleofotoko Rupok eman zigun joan den larunbatean, Malagatar 9 kideko espeleo talde batekin gelditu zelako Espinosa de los Monterosen. Erregaitz eta eskarmentu handiko Loreto Wallace zetorren talde honen buruzagi bezela, hirurogeita hamarkadan espeleoan hasitako emakume bakarra (Andaluzian behintzat). Taldeko hiru kide izan ginen deialdi honetan.

7569m garapen eta 400m-ko sakonekin, la Cubada Grande Sistema, Burgos probintziako hirugarren barrunbe sakon eta garrantzitsuena da. Edelweiss espeleo taldeak 1984tik 1986ra esploratutakoa.

Putzu luzeak gordetzen ditu, gela handiak eta sistema honen ardatza den galeri ikusgarri bat, erabateko isiltasuna hausten duen erreka isuriz.

La Cubada Grande mendia (1610m), Burgos probintziako ipar-mendebaldean dago eta kareharrizko masa honen sabelean kokatzen da leize sistema. Gaur egun, sistemekin konektatzeko lau sarrera daude: CM6 (101metroko bertikalekin), CM20 (gaur egun sarrera normala dena), baita CM25 eta CM35.

11 kide jaitsi ginen gaurko honetan CM20 sarreratik, frakzionatutako zilindrikoa den putzu txiki bat. Barrunbearen jarraipenak leiho txiki bat gainditzea eskatzen du berehala, eta zoritxarrez, parte-hartzaile batek buelta eman behar izan zuen pasa ezinik. Sistema ardatzaren bila aurrera jarraitzeko, beste bi aukera dauzkagu: 50 m-ko bertikal zintzilikatutako «Pozo Directo» ohikoa, edo bestela 35 m-ko “Pozo del Agüe”, kareharrizko pare bat meandro aurrerago, 15 m-ko kolada beltz bat jaitsi ondoren “Ahívas” galeri nagusira iristeko. Aurrerapena azkartzeko, 10 kide bi taldetan zatituz, bi bertikal hauek instalatu ziren.

Ala eta ikusgarriagoa egiten zen Ahívas galeriaren jarraipena, 7 m-tik 20 m-ko zabalera eta 30 m-ko ia altuera uniformeekin.

Errekak emari gutxi zeraman (udan bakarrik gertatze omen da), baina ikusgai dira bere efektuak hareharri hauskorrezko galeri honetan: marmitak, arroilak eta forma guratsuak, kaoba eta beltz kolorekoak.

Hiru erreka gelaren inguruan, beste galeri estu eta maldatsu bat jarraituz «kristalen meandrora» iristen gera, «otsoen hortz» formazio bitxiez apaindutako hormak.

Bloke handien tartean, ardatz nagusiaren norabidea bestaldera aurrera eginez, «Volcán» gelan amaitu genuen txangoa.

Gaueko hamar terdietan irten ginen leizetik eta oso gutxi falta izan zen afari pasiego goxorik gabe geratzeko, jardunaldiari ginda jartzeko. Machorras herrixkako tabernan gozatu genuen, bai dastatzeko produktuekin baita lagun berri hauen gonbidapenekin, Andaluzia oso handia dela eta zuloz beteta dagoela, gure zain…

argazki gehiago ikusteko aukera:

http://www.flickr.com/photos/rupo/sets/72157624411954369/show/

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Entradas recientes

Calendario

abril 2023
L M X J V S D
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Share This