Yorkshire, Ingalaterra

Yorkshire, Ingalaterra

Asteburu honetan Ingalaterrako iparraldean dagoen Yorkshire-ra joan gara CUCC-rekin. Bertan YSS-eko etxean gelditu gara ostiraletik igandera.

Hiru leze diferenteetan ibili ginen: Calf Holes/ Old Ing, Sell Gill eta Upper & Lower Long Churn. Hiruak nahiko horizontalak dira eta soka gutxi batzuk jarri behar dira besterik. Hamaika kideak hiru taldetan banandu ginen. Talde bakoitzak leze batean sokak jarritak utzi zituen larunbatean, eta igandean beste talde batek kendu zituen. Politak eta errazak dira eta lezeetan berriak direnak ere etor daitezke.

Ingurune berean Gaping Gill leze itzela aurkitzen da eta hau ere bixitatu genuen orain dela hilabete batzuk. Gaping Gill-ena Ingalaterrako lurrazpiko (eta lurgaineko) urjauzirik handiena omen da. BBC-ren bideo batean (8. minututik aurrera) ongi aski ikusten da.

Gaping Gill. AZ

(Goiko argazkia, Calf Hole sarreraren ingurunea)

Sobre el Autor

Asociación sin ánimo de lucro de Espeleología enfocada a la protección y defensa del médio subterráneo

Calendario

julio 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031